Gurutze Beitia aktorea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
2015-07-09 13:43Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktorea aho batez aukeratu dau 2015. urteko Aste Nagusiko pregoilaria izateko. Txupinerea, barriz, Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Erabagi honegaz, Jai Batzordeak Gurutze Beitia aktore eta zuzendariari omenaldia egin nahi deutso. Makinatxu bat antzezlanetan zein zineman aktore eta zuzendari lanak be egin dituan arren, Beitia umore arloan egin dituan lanakaitik da oso ezaguna. 2010ean, Zarambolas izentau eben Bilboko aratusteetan.
Beste alde batetik, Bilboko Jai Batzordeak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, aurtengo Aste Nagusiko txupinerea Txomin Barullo konparsako kidea dan Oihana Pascual izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!