'Aste Nagusi Ikusgarria' kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia
2015-07-09 15:34Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.
Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak eta herritarrek emondako botoei esker, Joseba Salinas bilbotarraren Aste Nagusi Ikusgarria kartelak iragarriko dau 2015eko Aste Nagusia. Irabazleak 3.000 euroko saria eta Bilboko kaleak bere obreagaz apainduta ikusteko ohorea jaso ditu.
Aurten, 179 kartel aurkeztu dira eta sei finalisten artean, Joseba Salinasenak izan dau epaimahaiaren eta herritarren oneretxia. Etxebarria, Aste Nagusi Ikusgarria, Aste Nagusi Goxo Goxoa, Once menos cuarto, Mari Jaia Txinpun eta Sss! Fiu! Pum! izan dira Aste Nagusia 2015eko Kartel Lehiaketearen sei finalistak.
Kartelon hautaketea egiteko epaimahaia ondokoek osotu dabe: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza, Jai Batzordeko ordezkaria; Aitziber Ibaibarriaga, Jai Batzordeko ordezkaria; Izaskun Madariaga, Bilboko Konparsakeko ordezkari bat; Aitor Arakistain, Bilbao-Arteko ordazkaria; Nerea Urkiri, Ibarrekolanda Institutoko goi graduko publizidade irakaslea; Carlos León,diseinugile grafikoa, eta Unai Izquierdo, El Correo telebistako kazetaria.
Herritarrek parte hartzeko aldian, Bilboko Udalaren webgunean zein lehiaketan laguntzaileak diran hedabideen bidez emon ahal izan dabe botoa. Herritarrek botoa emonda, puntuazinoaren % 75 atera da. Ganerako % 25 epaimahaiak emon dau botazinoa eginda.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!