Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko eskatu deutso Patxi Baztarrikak Frantziari
2015-07-08 11:11 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta François Maitia Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren presidenteak, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskerearen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza hitzarmenean aurreikusitako diru-laguntzinoen ebazpena aurkeztu dabe bart Baionan egindako ekitaldian, eta bertan egin ditu adierazpenak Baztarrikak.
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko presidente (NPLD) Patxi Baztarrikak gutuna bialdu deutso François Hollande Frantziako Gobernuko presidenteari, Europako Eremu Urriko Hizkuntzen Gutuna berresteko prozesuan aurrera egiteko eskatuz. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, izan be, NPLD sareko presidentea da pasa dan bagiletik.
Frantziako Errepublikako presidenteak orain aste batzuk jentaurrean jakinarazo ebanez, Konstituzino Lege bat egiteko asmoa dago eta proiektua idazteko enkargua aginduta honezkero, Frantziako Estaduak berretsi daian Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna. Lagungarri izan daiteke hori euskerearentzat Iparraldean, eta Europako hizkuntza aniztasunarentzat be bai, adierazo dau Baztarrikak.
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta François Maitia Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoaren presidenteak, Eusko Jaurlaritzearen eta Euskerearen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza hitzarmenean aurreikusitako diru-laguntzinoen ebazpena aurkeztu dabe bart Baionan egindako ekitaldian, eta bertan egin ditu adierazpenak Baztarrikak.
Bestalde, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak adierazo dauenez, egunotan hedabideen eskutik luze eta zabal jakin dogunez, azken hauteskundeen ondoren Nafarroako Gobernu barria osotzeko helburuagaz adostu izan dan akordioaren oinarrian beren-beregi jasoten da Euskal Autonomia Erkidegoko instituzinoakaz eta Euskerearen Erakunde Publikoagaz euskerea sustatzeko lankidetzea normaltzeko eta areagotzeko konpromisoa.
Esangura horretan, Baztarrikaren eretxiz, euskerearen sustapenerako mesedegarria izango da euskerearen hiru lurraldeetako erakundeak alkarlanean jardutea. Alkarlanean, jakina, herri erakunde eta gobernu bakotxaren eskumenak erabat errespetauta, eremu administratibo bakotxerako tokian tokiko gobernu eta herri erakundeen erabagiteko ahalmena erabat errespetauta.
Diru-laguntzinoei jagokenez, helburua Ipar Euskal Herriko gizarte eragileek euskerearen sustapena eta garapena bultzatzeko aurkeztutako proiektuak diruz laguntzea dala gogorarazo dabe. Alde bien ekarpenaz osotzen dan lankidetzarako fondoa, danetara, 1.600.000 eurokoa izan da aurten, eta Eusko Jaurlaritzeak 400.000 euro jarri ditu. Diru-laguntzino horreek bi multzotan banatzen dira: hitzarmenen bidez adostutakoak (Iparraldeko zortzi eragile nagusiak) eta Proiektu Deialdiaren bidez lagundu diranak (82 proiektu aurkeztu dira eta, horreetatik, 65 diruz lagunduko dira).
Hitzarmen bidez, irakaskuntza alorreko hainbat erakunderen jarduna laguntzen da: Seaska Federazinoa (Iparraldeko ikastolak); Ikas-bi eta Biga Bai (biak eskola publikoko eredu elebidunaren aldeko guraso alkarteak) eta Euskal Hazia (kristau eskoletan eredu elebiduna sustatzeko guraso alkartea). Horreez gan, eta eragile nagusien multzoan, beste erakunde batzuen jarduerea be laguntzen da: AEK, Euskal Irratiak, Bertsularien Lagunak eta Uda Leku (azken biek, gazteentzako aisialdirako euskerazko egitasmoak kudeatzen ditue).
Proiektu Deialdian, barriz, bi multzo nagusitan sailkatzen dira egitasmoak: transmisinoa eta erabilerea. Erabilerearen multzoan, aisialdia, bizitza soziala, hedabideak eta argitalpenak bereizten dira. Atal honetan, eta diru-laguntzinoaren kopuruaren arabera, hedabideen multzoa da lehenetsi dana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!