Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2015-06-22 12:54

Lagun Artean, Itxas Argia, Egizu, eta Etorkinen Plataforma Federazinoak antolatutako Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emoteko epea zabalik dago honezkero. Ibilaldia datorren garagarrilaren 5ean izango da eta bertokoen eta atzerritarren arteko topaguneak sortzea da ekimenaren helburua.

Lagun Artean, Itxas Argia, Egizu, eta Etorkinen Plataforma Federazinoak antolatutako Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emoteko epea zabalik dago honezkero. Ibilaldia datorren garagarrilaren 5ean izango da eta Getxoko Udalaren laguntzinoagaz antolatu dabe aitatutako alkarteek.

Antolatzaileek azaldu dabenez, bertokoen eta atzerritarren arteko topaguneak sortzea da ekimenaren helburua, alkar ezagutzeko eta egoteko, kasu honetan, euskal kulturatik, bere mitoetatik eta kondairetatik eta beste kultura batzuetakoetatik be bidaia egingo dauen ibilaldiaren bitartez. Aurrekoetan legez, jarduera eta dinamika ugari izango dira eta osterea abiatuko dan lekuko toponimiari be arreta berezia eskainiko deutsie.

Antolatzaileek dobako autobusa jarriko dabe parte-hartzaileentzat. Goizean goizetik aterako da Algortako Geltokia plazatik, eta Areetako Geltokia plazan be geldituko da jentea hartzeko. Izen-emotea intcultural@lagungt.org helbidean edo 658 360 292 / 944 404 671 telefonoetan egin daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu