'Made in Gorbeia' Elosun, nekazaritzako produktore, artisau eta enpresa turistikoen topaleku

Bizkaie! 2015-06-22 17:50

Zuiako Kuadrillak eta Bizkaiako Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatutako ekimen honek nekazaritzako elikagaien sektorea eta turismo enpresak alkarlanean jarten ditu, urtero Gorbeia Gune Turistikoa bisitetan daben milaka bezero eta bisitariei Gorbeiako onena eskaini ahal izateko.

Datorren martitzenean, bagilaren 23an, Elosun (Araban), Made in Gorbeia topaketea egingo dabe. Goizean zehar, Elosuko txokoan, Gorbeia inguruetako produktore eta artisauak, batetik, eta enpresa turistikoetako arduradunak, bestetik, batuko dira. Helburua da lehenegoek euren produktu eta artelanak (Idiazabal gazta, Gorbeiako eztia, baserriko barazkiak, etxeko ogia, sagardao naturala, garagardao artisaua, baserriko hanburgesak, artelanak…) bigarrenei ezagutarazotea, honeek euren establezimenduetan (taberna, jatetxe, ostatu, museo, dendetan…) erabili, erakutsi edota saldu ahal izateko.

Ekimen honek nekazaritzako elikagaien sektorea eta turismo enpresak alkarlanean jarri ditu, urtero Gorbeia Gune Turistikoa bisitetan daben milaka bezero eta bisitariei Gorbeiako onena eskaini ahal izateko.

Made in Gorbeia Arabako Zuiako Kuadrillak eta Bizkaiako Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak bultzatutako proiektua da, Gorbeia Zure Etxean egitasmoaren barruan.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu