Perhaps Contraption da Amorebieta-Etxanoko Haizetara, Banda eta Kaleko Musikearen X. edizinoko irabazlea

Bizkaie! 2015-06-22 10:20   Musikea

- Lehiaketaren sari nagusia : Perhaps Contraption. 12.000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia: The What Cheer? Brigade. 5.000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.500 euro: François Piriou (NoWater Please). Interkable enpreseak emoten dau.

Haizeetara Amorebieta-Etxanoko Banda eta Kaleko Musikearen jaialdiko hamargarren edizinoaren azken egunean, lehiaketako sariak banatu ditue:

- Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osotutako epaimahaiak erabagia): Perhaps Contraption. 12.000 euroko saria.

- Ikusleen sari berezia (herritarrek erabagia): The What Cheer? Brigade. 5.000 euroko saria.

- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.500 euro (sari nagusia emoten dauen epaimahai berak erabagia): François Piriou (NoWater Please). Interkable enpreseak emoten dau.


X. Haizetara

Edizino berezia izan da aurtengoa. Hamargarren urteurrena izanik, oraingoan 2006tik aurrera epaimahaiak saritutako bandek parte hartu dabe. Aurreko edizinoetan legez, bandak alkarren arteko lehian ibili dira baina antolatzaileek ukitu berezia emon gura izan deutsie eta horregatik aurreko urteetan irabazle izan diran bandek hartu dabe parte.

Parte hartu daben bandak ondokoak izan dira: LA BANDA DE LA MARIA (2006) (Sevilla); NO WATER PLEASE (2007) (Frantzia); MAGICABOOLA BRASS BAND (2008) (Italia); THE WHAT CHEER? BRIGADE (2010) (EEBB); FUNKY STYLE BRASS (2011) (Frantzia); OOMPAH BRASS (2012) (Ingalaterra); LE BUS ROUGE (2013) (Frantzia); eta irabazlea: PERHAPS CONTRAPTION (2014) (Ingalaterra): Perhaps Contraption, Haizetara jaialdiaren azken edizinoko talde irabazlea, Londreseko banda miresgarria da, abesbatza zati batean eta ganbera orkestra beste batean. Brass progresibo eta ibiltaria, benetako musika esperientzia sorrarazoten dauena, jazz, oompah bizi, pop eta post-minimalismoaren elementuak nahastuz.

Banda honen energia maila eta ikuskizun alkarreragileak koru-harmonia joriez, koreografiez eta erritmo nahaspilatuez blai dagoz.

Nazinoarte mailako jiratan dabil 2011tik, eta hainbat jaialditan parte hartzen, Glastonburyn (UK), Honk! jaialdian (AEB) besteak beste, eta Amanda Palmerregaz be ibilten da tourrean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu