Eusko Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak eleaniztasunaren interesak defendidu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-06-19 11:03   Euskerea berbagai

Bilera hau hiru instituzinoek sinatutako hizkuntza politikearen alorrerako Lankidetza Protokoloaren markoaren barruan sartzen da. Bilereak hiru Gobernuek euren indarrak batzeko eta Estadu eta Europa mailan eleaniztasunaren interesak defendiduteko balio izan dau, baita euskerearen, katalanaren eta galegoaren bizibarritze prozesuetan bizitako esperientziak konpartiduteko be.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako ordezkariak Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntako hizkuntza politikarako ordezkariakaz alkartu dira Bilbon. Bilera hau hiru instituzinoek sinatutako hizkuntza politikearen alorrerako Lankidetza Protokoloaren markoaren barruan sartzen da. Bilereak hiru Gobernuek euren indarrak batzeko eta Estadu eta Europa mailan eleaniztasunaren interesak defendiduteko balio izan dau, baita euskerearen, katalanaren eta galegoaren bizibarritze prozesuetan bizitako esperientziak konpartiduteko be.

Bileran Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Ester Franquesak, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari orokorrak eta Valentín García Gómezek, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari orokorrak, parte hartu dabe eta hizkuntza politikeagaz lotutako gaiak jorratu ditue. Ondokoak dira gaietako batzuk:

- Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari zuzendutako gutunaren sinadurea eta formalizazinoa: Gutun honetan Ministerioari euskerazko, katalanezko eta gailegozko erreferentziazko lanen lau hizkuntzetako –euskera, katalana, galegoa eta gaztelania- edizino bat egitea proponiduten jako. Helburua Estadu mailan euskerazko, katalanezko eta galegozko lan garrantzitsuenen ezagutzea bultzatzea da.

- Abokatua izateko ogibide gaitasunaren ebaluazino probea: Abokatuek Espainiako lurralde osoan beren lana egin ahal izateko behar daben titulu profesionala eskuratzeko azterketak dira, eta froga horreek gaztelaniaz bakarrik egin daitekez. Ministerioari eskatu jako azterketea gaztelaniaz edo Estaduko lurralderen batean ofizialak diran hizkuntzetariko edozeinetan egin ahal izatea.

- Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren IV. Informearen egoerearen analisia: Eusko Jaurlaritzea, Kataluniako Generalitatea eta Galiziako Xunta Europako Adituen txostenaren zain dagoz gaur egun. Txosten hori Estaduko Gobernuak bere oharrak egin ostean jasoko dabe hiru Gobernuek Autonomikoek. Informe honi esker Europako Kartaren betete mailea zein dan ezagutuko da (Euskadin, Katalunian, Galizian eta baita Estadu mailako Instituzinoetan be). Esparru honetan administrazino kaltetuen (Espainiako Gobernua eta Autonomia Erkidegoak) arteko lankidetzea hobetzeko tarte handia dago oraindino.

- Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarra (NPLD): Hiru Gobernuen arteko Lankidetza Hitzarmenagaz zuzen-zuzenean lotzen da, haren helburuen artean baitago Europan hizkuntza aniztasuna sustatzea. Hiru Gobernuen arteko lankidetza horrek, ekimena eta dinamikotasuna ekarriko deutsoz NPLDri eta, bide batez, Europako hizkuntza aniztasuna sustatzearen aldeko ezinbesteko langintzeari. Pasa dan astean Sareko Batzar Nagusiak Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika NPLD-ko presidente izentau eben aho batez.

- Estaduan euskerea, katalana eta galegoa ikasteko tokien mapearen aurkezpena: Mapa honi esker hiru hizkuntza horreek Estadu mailan non ikasi (hizkuntzearen lurralde propioan dagozan tokiak ez dira Mapan agertuko) daitekezan ikusi ahal izango da. Mapa hau hiru Gobernuen webguneetan ikusi daiteke: www.euskadi.eus/ikasguneak; www.lingua.gal; www.llengua.gencat.cat

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak esan dau: Hiru alorretan zehazten da aitatu Hitzarmena bere garaian sinatzera bultzatu gintuana, eta gaur egun be bultzatzen gaituana. Alde batetik, Hitzarmenak aukerea emoten deusku gure hizkuntzak bizibarritzeko hainbat alorretan egiten gagozan lan eta esperientzien barri alkarri jakinarazoteko. Horrezaz gan, eta Espainiako Estadua eleaniztuna dala aintzat hartuta, Hitzarmenak alkarregaz lan egiteko bidea edegiten deusku hiru Gobernuoi, Estaduaren erakundeek eleaniztasuna modu eraginkorrean babestu eta bultzatu deien. Bide batez, Hitzarmenak jasoten dau gure ahaleginak bateratzeko preminea, gure hizkuntzeak nazinoarteko eremuan ikusgarriagoak egiteko lanean, batez be Europako Batasunean'.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu