Bilboko XVI. Kalealdian 27 konpainia izango dira
2015-06-22 15:52 KultureaBilboko Kalealdia bagilaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarragaz, 21:30etik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo dan karpan. Bazar Forain izango da jaialdia abiarazoko dauena, ikus-entzuleei leku bitxia, zirku bildurgarria, proponiduko deutsena, momentu dibertigarri eta ezustez betea, umore baltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.
Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, Metro Bilbaoren eta Institutu Frantsesaren babesagaz, bagilaren 29tik garagarrilaren 4ra bitartean egingo dan Bilboko Kalealdia -Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia– antolatu dau. Aurten ospatuko dan hamaseigarren edizinoak kalidade bikaineko programazinoa izango dau, izan be, kaleko arte eszenikoen nazinoarteko panoraman lehen mailan dagozan 27 konpainiaren azken proposamenak batu ditu.
Danetara, 70 emonaldi izango dira Zazpi Kaleen inguruko ohiko eszenatokietan, Arbieto kalean eta aurten, barrikuntza lez, jaialdiak karpa handia eta aire zabaleko ikuskizun gunea izango ditu Casilda Iturrizar parkean, oso leku aproposa holako ekitaldietarako. Horrek eragina izango dau azken edizinoetan gero eta gehiago izan diran ikus-entzuleen segurtasunean. Ohikoa danez, ikuskizun guztiak dobakoak izango dira, karpa horretan egingo diran hiru emonaldi izan ezik. Emonaldi horreek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dabe eta 220 lagunentzako lekua baino ez da egongo.
Aurten parte hartuko daben 27 konpainietatik, zazpi Euskadikoak dira, sei Estadukoak, eta beste 14etatik gehienak Frantziatik datoz, baita Belgikatik, Italiatik, Japoniatik eta Kenyatik be. Guztiek euren azken lanak erakutsiko ditue Bilbon, musikatik jantza garaikidera doazen proposamen eszeniko barritzaileak, kaleko antzerkia, zirkuko diziplinak, clown zein txotxongiloak.
Bilboko Kalealdia bagilaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarragaz, 21:30etik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo dan karpan. Bazar Forain izango da jaialdia abiarazoko dauena, ikus-entzuleei leku bitxia, zirku bildurgarria, proponiduko deutsena, momentu dibertigarri eta ezustez betea, umore baltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.
Hurrengo egunean jaialdia ikuskizunez betetako giroan sartuko da buru-belarri, hamar ikuskizun ingurugaz. Arratsaldeko lehen orduan Casilda Iturrizar Parkean eta, ondoren, Arbieto kalean. Jardunaldiari amaierea emoteko, aurten be Arriaga plazan izango diran gaueko proposamen handietako bat izango dogu.
Bagilaren 30eko programazinoaren barruan, Les Traîne-Savates konpainia frantsesa azpimarratu behar da; kaleko banda horrek funk musika frenetikoa eskainiko deutse ikus-entzuleei, kolorez betetako mozorroak, umore dosi handia eta erritmoa. Astean bi ikuskizun aurkeztuko ditue, Aire 2 funk eta Coup d´Savate.
Bilboko Kalealdiak garagarrilaren 1ean jarraituko dau, hamabi proposamen barrigaz; horreen artean, oinezkoak euren eguneroko jardunean harritzeko helburua dauen goizeko ikuskizuna azpimarratu behar da.
Jaialdiak goizeko ikuskizunak programau ditu aurten lehen aldiz: eguaztenean eta eguenean (garagarrilak 1 eta 2) bi ikuskizun Arenalean, eguerdiko 12:00etan, Cie Poc eta Dromosofista taldeakaz. Antzerkia, zirkua, clowna, musika eta txotxongiloak batzen dituen ikuskizun horreek familiako ikus-entzuleentzat dagoz pentsauta.
Goizeko beste saio baten eszenatokia Euskal Museoko klaustroa izango da, eguenean eta barikuan, garagarrilaren 2an eta 3an, eguerdiko 12:30ean, komediaren eta gizarte dramearen artean dagozan egoera sinistezinak sortuz jazoera insolitoak eguneroko jarduneko lekuetara hurreratzen espezializauta dagoan Pez Limbo euskal konpainiaren bi proposamen bitxigaz. Euskal Museoan eskainiko diran emonaldietarako beharrezkoa izango da aurretik konbidapena jasotea –leku kopurua kontroletako–, Arenalean jarriko dan informazino etxolan.
Garagarrilaren 1eko programazinoan, proposamen bi azpimarratu behar dira. Alde batetik, Barosolo konpainia frantses ezagunak kiosko bat altzauko dau Arriaga plazan, lorategitxu baten erdian; nahiko gauza arrunta, dana urez beteta ez balego. Hori dala eta, protagonistek komikoaren eta absurdoaren artean dagoan ikuskizuna sortuko dabe, eta poesia eta musikea uretan girotuta egongo dira. Beste alde batetik, Casilda Iturrizar Parkeak Joan Catalá artista katalanaren emonaldia jasoko dau, jantzearen, zirkuaren, antzerkiaren eta performancearen arteko mugak apurtzen dituan proposamena.
Aurtengo edizinoari amaierea emoteko, zapatuan, garagarrilaren 4an, hamaika ikuskizun programau ditue; horreen artean oraintsu estreinau dan Itsas lapurrak, Haatik Dantza Konpainiaren kaleko lan barria. Bi emonaldi eskainiko ditu Arenalean, 20:00etan eta 22:45ean. Horrezaz gan, aitagarria da Cie Bitonio talde frantsesaren L´Home Fort ikuskizuna. Lan horretan, estruktura handia erabiliz, fantasiaz eta magiaz betetako mundua sortzen dabe, artista batek aldamioetatik erabilten eta mobiduarazoten dituan neurri errealeko irudiak berpiztuz.
Euskal konpainiak
Bilboko Kalealdiaren edizino honek, kaleko Arte Eszenikoetako euskal produkzino barrienetako batzuk aurkeztuko ditu, Haatik Dantza Konpainia, Markeliñe, Pez Limbo, Zanguango Teatro edo Deabru Beltzak & Les Commandos Percu taldeen eskutik.
Kalea hartuko daben lehenengoak, familia osoarentzat zuzendutako lanetan espezializauta dagoan Markeliñe taldekoak izango dira. Andante kaleko antzerki ikuskizuna aurkeztuko dabe Arenalean (garagarrilaren 2an). Hurrengo egunean, Deabru Beltzak & Les Commandos Percuren eskutik, formatu handiko gaueko Danbor Talka – Le Choc des Tambours ikuskizun berezia nabarmendu behar da, barikuan eta zapatuan (garagarrilaren 3an eta 4an), gauerditik aurrera.
Alkartasun proiektua
Bilboko Kalealdiaren edizino honetako proposamenen artean, Japonian eta Kenyan sortutako bi azpimarratu behar dira. Japoniako Zange konpainiak, jantza eta malabarismo estilo parebakoa erakusten dauen showa eskainiko dau Bilbon. Uztaiak, kristalezko bolak eta bestelako objektuak erabiliz mobimentu malabare misteriotsuek animautako jantzea izango da.
Beste alde batetik, Afro Jungle Jeegs konpainia afrikarrak In total control zirku ikuskizuna aurkeztuko dau urian. Afrikako musikearen erritmoari jarraituz, Kenyako sei gazte akrobatak, energia, sormen eta teknika bikaina erakusten dauen eta akrobazian oinarrituta dagoan ikuskizun indartsua ekarriko dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!