Euskerazko literaturearen itzulpena sustatzen dauen Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria sortu dabe

Bizkaie! 2015-06-18 11:04   Kulturea

Deialdi honen bidez jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da eta, holan, gure eremutik kanpo euskeraz idatzitako literaturea itzultzea eta argitaratzea sustatu nahi dabe bi erakundeek, alkarlanean.

Etxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak euskerearen eta euskal kulturearen sustapenean alkarlanean jarduteko bide barri bati ekin deutsie, izan be, Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria sortu dabe.

Deialdi honen bidez jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura‑obra baten itzulpen lan bat sarituko da eta, holan, gure eremutik kanpo euskeraz idatzitako literaturea itzultzea eta argitaratzea sustatu nahi dabe bi erakundeek, alkarlanean.

Itzulpenaren kalidadea bera eta argitaletxearen sustapen plangintzea aintzat hartuko dira erabagia hartzerakoan; hori dala eta, 4000 euroko saria argitaletxeak eta itzultzaileak konpartiduko dabe, erdibana. Ganera, 2.000 euro arteko laguntzinoa jaso ahal izango dabe onuradunek, sari-banaketara etorri ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanagaz jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizidade kanpainak, alkarrizketak…).

Izena emon ahal izateko lanak jatorriz euskeraz idatzitako eta argitaratutako literatura-obra baten itzulpena behar dau izan, 2014. urtean argitaratutakoa;  eskabidea itzultzaileak, argitaletxeak nahiz liburugintzearen, literaturearen edota itzulpengintzearen arloko bestelako eragileren batek egin ahal izango dau. Deialdia EHAAn argitaratu da gaur, eta eskabideak aurkezteko epea bagilaren 17tik garagarrilaren 1era bitartekoa izango da.

Sari barri honek Etxepare Euskal Institutuak euskal literaturearen itzulpengintzea sustatzeko lantzen dituan ganerako arloakaz bat egiten dau, besteak ebste, itzulpengintzarako urteroko diru-laguntzinoak eta aurten Donostia 2016gaz batera abian jarritako Itzultzaile Barriak egitasmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu