Bilboko Udalak jarduera bereziak antolatu ditu, eskolako antzerki kanpainen 20. urteurrenagaitik
2015-06-18 13:22 KultureaBilbon Eskolatik Antzerkira programearen eta Eskolako Antzerki Lehiaketearen hogeigarren edizinoa ospatzeko jarduera bereziak antolatu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak ikasturte amaieran, bagilaren 18, 19, eta 20rako. Azkuna Zentroak, Otxarkoagako Udaltegiak, Campos Antzokiak, Zirkozaurrek, La Merced Aretoak eta Bilborockek, ikasleei zuzendutako arte eszenikoei buruzko tailerrak, antzezpenak eta jai bat jasoko ditue.
Bilbon Eskolatik Antzerkira programearen eta Eskolako Antzerki Lehiaketearen hogeigarren edizinoa ospatzeko jarduera bereziak antolatu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak ikasturte amaieran, bagilaren 18, 19, eta 20rako. Azkuna Zentroak, Otxarkoagako Udaltegiak, Campos Antzokiak, Zirkozaurrek, La Merced Aretoak eta Bilborockek, ikasleei zuzendutako arte eszenikoei buruzko tailerrak, antzezpenak eta jai bat jasoko ditue. Sorkuntza eszenikoa eta antzerkirako zaletasuna bultzatzeko, hamarkada bi daroez uriko ikastetxeakaz alkarlanean eta hori ospatu nahi dabe.
Tailerrak goizez izango dira. Era ludikoan eta partaidetzan oinarrituta, antzerkiagaz, jantzeagaz, perkusinoagaz, txotxongiloakaz eta zirkuko diziplinakaz lotutako alderdiak landuko ditue.
Beste alde batetik, urte osoan BilbaoEszenan 8 eta 16 urte arteko ume eta gazteentzat emoten diran antzerki ikastaroetan preparautako antzezlanak ikusi ahal izango dira barikuan, bagilak 19, arratsaldeko 17:30ean, Bilborock aretoan. Biharamunean, bagilaren 20an, zirku ikuskizuna programau dabe Arriaga Plazan, Malas Compañías taldearen Txatarra ikuskizunagaz, eguerdiko 12:00etan. Ondoren, 13:00etik aurrera, Bilborocken jaialdia egingo dabe, sarrera libreagaz, lehiaketearen hogeigarren edizinoa ospatzeko. Animazinoa, magia eta mokadutxua egongo da bertaratzen diran guztientzat.
Eskolako Antzerki kanpainen helburu nagusia, ikastetxeetan Arte Eszenikoak irakaskuntzarako tresnatzat erabiltea da. Holan, Bilbon Eskolatik Antzerkira ekimena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako antzezpen zikloa da, eta ikasturte honetan zemenditik maiatzera egin da. Zortzi antzezlanen 28 emonaldi eskaini dira, eta 30 ikastetxetako 5.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dabe.
Eskola Antzerki Lehiaketeari jagokonez, protagonista ikasleek egindako antzezlanen lehiaketea da. Antzezlanak moldaketak edo eurak asmautakoak izan leitekez. Bilboko 23 ikastetxe publiko eta pribadutako 674 ikaslek parte hartu dabe lehiaketearen hamazazpigarren edizino honetan, eta 41 antzezlan aurkeztu dira. Ganera, kategoria bakotxeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko eszenatokian aurkeztu ahal izango ditue ikus-entzuleen aurrean.
Eskola Antzerki Lehiaketea domekan, bagilaren 21ean, amaituko da, Arriaga Antzokiko eszenatoki nagusian, saritutako lanen antzezpenagaz eta sari-banaketa ekitaldiagaz. Aurtengo edizinoan saritutako lanak honeek izan dira: Viuda de Epalza ikastetxeko Kaleko arima, Arangoiti institutuko Geometry black eta Hiru antxumeak, Madre de Dios ikastetxeko Di y no, Deustuko Ikastolako Joxe galtzaluze eta Pagasarribide Ikastetxeko Bizitzaren adina. Horrezaz gan, epaimahaiak akzesita emon deutso Joxe Orbegozo Ikastetxeko Four Little corners lanari
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!