Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia irabazle, Bilboko El Sol jaialdian
2015-06-01 15:03 KultureaIgazko azkenengo hilean arrakasta itzela izna eban El mayor premio es compartirlo iragarkiak irabazi dau egunotan Bilbon egin dan El Sol publizidade jaialdian. Santiago Zannou zinemagilearena da iragarkia. Kanpainea, barriz, Leo Burnett agentzia madrildarrak egin eban.
Igazko azkenengo hilean arrakasta itzela izna eban El mayor premio es compartirlo iragarkiak irabazi dau egunotan Bilbon egin dan El Sol publizidade jaialdian. Santiago Zannou zinemagilearena da iragarkia. Kanpainea, barriz, Leo Burnett agentzia madrildarrak egin eban. Beste hainbat sari banatu zituen zapatuan.
Loteriaren iragarkia telebista-zinemari jagokon atalean izan da irabazle. Agentzia onenaren saria, esaterako, The Cyranos/McCannek jaso dau. Eta hamarkadako iragarlerik onena Coca Cola izan da. DDB agentzia onena izan da arlo digitala eta marketing promozionala atalean, Hologramas por la libertad lanagaitik. Danetara, 240 sari emon ditue, hamahiru ataletan banatuta.
Aurten, 239 publizidade agentzik hartu dabe parte 30. El Sol Jaialdian, 2.303 pieza eta kanpaina aurkezten.
2019ra arte behintzat, Bilbon segiduko dau El Sol jaialdiak, arduradunek adierazo dabenez. Hasieran Marbellan (Espainia) egiten eben; ostean, Donostian; eta orain, Bilbon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!