Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Literaturia-Euskal Letren Plazeak
2015-06-03 18:24 KultureaLiteraturia jaialdiko arduradunak oso gustura dagoz, jente asko hurreratu zan maiatzaren 28tik bagilaren 1era Zarautzen egindako Euskal Letren Plazara. Astegoinean., liburu azokeaz aparte, aurkezpenak, erezitaldiak eta bestelako jarduerak izan dira.
Literaturia jaialdiko arduradunak oso gustura dagoz, jente asko hurreratu zan maiatzaren 28tik bagilaren 1era Zarautzen egindako Euskal Letren Plazara. Astegoinean., liburu azokeaz aparte, aurkezpenak, erezitaldiak eta bestelako jarduerak izan dira.
Igaz izan eban Literaturiak lehenengo urtea Zarautzen, izan be ordura arte Larrabetzun egiten zan. Aurten guk hartu dogu jaialdia antolatzeko ardura osoa hasiera-hasieratik -adierazo dabe- eta ilusino handiz prestatu dogu ia bederatzi hilebetez. Asteburuan ikusi ahal izan dogu emitzea, eta emoitzea izan da merezidu izan dauela ahaleginak.
Zarauzko Modelo aretoa birritan bete zan; bata, barikuan, Anjel Lertxurdiren edegierea eta Harkaitz Cano-Mursegoren Porto ikuskizunagaz, eta bigarrena, domeka goizean, Dejabu Panpin Laborategiaren umeentzako antzerkiagaz. Ganerako emonaldietan ehun ikusle inguru izan dira.
Oihartzun zabala izan dogu komunikabideetan, eta zeresanik ez sare-sozialetan, dinoe. Umap Euskaraz plataformearen arabera, domekako iluntzeko 21:00etan Literaturia gairik aitatuena izan zan twitterren, #OdoleanDaramagu traoleagaz. Horrek esan nahi dau astegoieneko beste jaialdi handiagoek –Ibilaldia eta Olatu Talka– baino jarraipen handiagoa izan ebala sarean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!