Gatikako Noizean Behin taldeak 'Oinutsik' diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2015-06-02 13:01   Musikea

Urteotan sortutako bederatzi kantaren moldaketa sasi akustikoa batu dau Noizean Behin taldeak Oinutsik laugarren diskoan. Hitzik ez dago, Lerro zuzenak, Hariak, Saiak biraka, Inertzia, Puzzle, Bide berdeetatik, Bihar eta Zurekin banago dira Gatikako taldeak aukeratu dituan abestiak. Diskoaren kopia gitxi batzuk argitaratu ditue, eta hemen dago entzungai, debalde.

Alex Pelaez (gitarrea eta ahotsa), Ander Gorostiola (bateria), Garikoitz Balbas (bajua), Ibai Alzaga (gitarra elektrikoa, banjoa eta xilofonoa) eta Mikel de Vicente (pianoa) dira Noizean Behin taldeko kideak.

Hiru urte emon ditue lan barria atontzen. Hasieran dana zen zaratea, distorsinoa tonaka, bolumena ezinbesteko. Urteen joanetorriaz abestien porlanezko azala arrakalatu da han hemenka, leundu da latza, azaltzen dabe. Orduan sortutako abestiak bizirik segidu dabe, taldearen kontrolpetik kanpo. Halanda ze, euren buruei hainbat galdera egin duetsiez azkenengo urteetan: Zelakoa izango litzateke orain hamar urte egindako kanta ha orain konposau ezkero? Ze  itxura hartuko leuke abesti metalero harek pop talde batek sortuko baleu? Zer jazoko litzateke aurreritxiak ahaztuko bagenduz?.

Hasieran pentsautakoa baino denpora gehiago emon dabe hausnarketan. Jakin-minak sakonera eroan gaitu, eta bederatzi erantzun argi dakarskagu azalera, azaltzen dabe. Igaz, maiatza eta garagarrila artean grabau zituen kantak, Gatikako lokalean. Nahasketak, ostera, aurten egin ditue, apirilean.

Oinutsik taldearen laugarren diskoa da, lehenengoa 2006an atera eben, Inoiz kontatu ez nizkizunak, eta hurrengo urtean, Arazi. Hirugarren lana 2011n plazaratu eben, Errautsez urrats. Lehenego biak Baga-Biga etxeagaz argiratu zituen, eta hirugarrena autoprodukzinoa izan zan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu