Datorren zapatuko Ataungo bi saioakaz amaituko da Gipuzkoa Bertsotan
2015-06-04 10:24 BertsolaritzeaGipuzkoa Bertsotan azken txanpara heldu da. Zapatuan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horreen ostean jakingo da irailerako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.
Gipuzkoa Bertsotan azken txanpara heldu da. Zapatuan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horreen ostean jakingo da irailerako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoan bertan.
Orain arte moduan, zapatuko saioak goizez eta arratsaldez jokatuko dira. Arratsaldekoan, zortzi izango dira parte hartuko daben bertsolariak. Ataungo herri antzokian izango dira saioak, Saroi Jauregi Aiestaranek aurkeztuta.
Goizez, 11:30ean, Unai Mendizabal Jauregi, Txomin Azpiroz De Pedro, Imanol Lizarazu Illarramendi, Oier Iurramendi Etxeberria, Jon Gurrutxaga Urbieta eta Iñigo Gorostarzu Etxebeste izango dira lehian.
Arratsaldez, barriz, 17:30ean, Unai Gaztelumendi Arandia, Aitor Urbieta Aizpurua, Gorka Etxeberria Casqueiro, Arkaitz Oiartzabal Agirre, Iñaki Gurrutxaga Zubimendi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Iker Osa Zelaia eta Asier Azpiroz Iztueta.
Aitatu bi saioetarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan edegiko ditue.
Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Ganerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, barriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxuentzat eta 9 eurokoa, ganerakoentzat.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!