Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketea, Bilboko Ondare Aretoan

Bizkaie! 2015-06-04 11:03   Kulturea

70. urteurrenaren Nazioarteko Erakusketea. Euskal Akuarelarien Elkartea erakusketea ikusgai egongo da Bilboko Ondare Aretoan, bagilaren 5etik garagarrilaren 24ra arte. Alkartearen 70. urteurrena ospatzeko antolatu dabe nazinoarteko erakusketea.

Erakusketeaz aparte, bestelako jarduerak atondu ditue. Bagilaren 18an, 18:30ean, berbarako, Jose Miguel Collantes artista peruarrak performance bat egingo dau, akuarelearen arloan gaur egun dagozan joera barrien ganean.

Horrezaz aparte, bisita gidatu bi antolatu ditue, bata bagilaren 25ean, eta bestea, garagarrilarten 16an. Bisita biak 19:00etan hasiko dira. Akuarela-teknikearen oinarrizko jakingarriak, alkartearen historia eta erakusketearen aurkezpena eskaniko ditue bisita gidatu honeetan. Bisitak debalde dira.

Erakusketaren helburua da akuarelaren teknikea, bere alderdi pedagogikoak, azken joera orokorrak eta artearen eta kulturearen munduko erakundeekaz dagoan lankidetzea erakustea. Urteurrena, gure historiaren une garrantzitsu hau, inflexino eta hausnarketa puntu izatea nahi dogu, adierazo dau Noemi Gonzalez alkarteko presidenteak.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu