Berri Txarrak eta Rise Against alkarregaz egongo dira BECen urrian

Bizkaie! 2015-06-10 11:12   Musikea

Berri Txarrak talde nafarrak Barakaldoko Bilbao Eshibition Centre erakustazokan kontzertua emongo dau urriaren 4an, Rise Against estadubatuarrek konbidauta. Kontzertua ikusteko lehenengo 3.000 sarreren salneurria 36 eurokoa izango da.

Berri Txarrak talde nafarrak Barakaldoko Bilbao Eshibition Centre erakustazokan kontzertua emongo dau urriaren 4an, Rise Against estadubatuarrek konbidauta. Kontzertua ikusteko lehenengo 3.000 sarreren salneurria 36 eurokoa izango da. Kopuru hori gainditu ostean, prezioek gora egingo dabe behin betiko, danak agortu arte. Doctor Music eta Ticket Masterren webguneen bidez eta Fnac, Carrefour Bidaiak, Halcon Bidaiak eta telefonoz (902 15 00 25) eskura daitekez.

Bestalde, Rise Against harcdore melodikoko talde estadubatuarrak The Black Market azken diskoa aurkeztuko dau Barakaldon egun horretan bertan. Taldea, 15 urteko ibilbideagaz eta sei diskogaz, munduko punk rock eta hardcore melodikoko talderik onenetakoa da eta, horren erakusgarri, azken lau diskoakaz lau miloe kopia baino gehiago saldu ditu AEBetako laukoteak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu