Arteshop Bilbaok EHUko ikasleen 75 artelan erakutsiko ditu saltokietan
2015-06-09 10:44 KultureaBilbao Arte Fundazinoak, Bilboko Udalak eta EHUk alkarlanean antolatutako Arteshop Bilbao ekimenaren bosgarren edizinoak unibersidadeko 75 ikasleek egindako artelanak batuko ditu. Lanok uribilduko saltokietan jarri zituen atzo eta bagilaren 20ra arte egongo dira ikusgai.
Bilbao Arte Fundazinoak, Bilboko Udalak eta EHUk alkarlanean antolatutako Arteshop Bilbao ekimenaren bosgarren edizinoak unibersidadeko 75 ikasleek egindako artelanak batuko ditu. Lanok uribilduko saltokietan jarri zituen atzo eta bagilaren 20ra arte egongo dira ikusgai.
Ekimenaren helburu nagusiak salmentak hobetzea da eta interesgarriak diran saltokiei balio erantsia eskaintzea dira. EHUko Arte Ederretako Fakultadeko ikasleen 75 artelanak erakusleihoetan jarrita, lehenengoz ikusi ahal izango da bihar-etzi artearen munduan joera markauko dabenen sormena. Lan honetarako, Bilbao Arte Fundazinoko hamar artisten tutoretzea izan dabe ikasleek eta beste proiektu batzuk be atondu ditue Erriberako Merkatuan eta Termibuseko Turismo Bulegoan jarteko.
Era berean, aurtengo lanik onenak saritzea da asmoa. Ospe handiko epaimahai batek hiru artelan irabazleak hautatuko ditu. Sardidunentzako hiru sari egongo dira: Lehenengoa 1.200 eurokoa, bigarrena 900koa eta hirugarrena 600ekoa. Gainera Publikoaren Sariagaz 450 euro banatuko dira. Irabazleen izenak bagilaren 17an emongo ditue ezagutzera Bilboko Erriberako Merkatuan egingo dan ekitaldian.
Aurtengo edizinoan barrikuntzea iznago da, izan be, erakusketa fasean zehar merkataritza saltokiak bisitetako dobako ibilbide gidatuak antolatuko ditue. Herritarrek parte hartzen daben 75 artelanak eta saltokiak ezagutzeko aukerea izango dabe gaur eguena, barikuan eta datorren astelehenean, goizeko 10:00etatik 13:00era. Jarduerotan parte hartzen dabenen artean 50 euroko 20 sari zozkatuko dira Arteshop 2015 programan parte hartzen daben saltokietan gastetako.
Ibilbide bakotxak hiru ordu iraungo ditu eta hainbat auzo bisitauko dira: Abando, Indautxu, Uribarri, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Deustu, San Inazio, Zazpi Kaleak eta Rekalde. Parte hartzeko 944205330 eta 944205406 telefono zenbakietara deitu behar da edo comercio@bilbaoekintza.net helbidera mezu bat bialdu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!