Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako 30. eta 31. edizinoetako lan sarituak argitaratu ditue
2015-06-09 11:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako eta akzesita jasotako kontakizunak kaleratu ditu. Bilboko Liburu Azokan egingo dabe aurkezpena.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Erein argitaletxeak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan saritutako eta akzesita jasotako kontakizunak kaleratu ditu. Bilboko Liburu Azokan egingo dabe aurkezpena.
Euskeraz idatzitako testuei jagokienez, liburuak saritutako ipuin biak jasoten ditu, 2012an sari nagusia irabazi eban Arrate Egaña Gimenezen (Errenteria, 1963) Marquez, eta 2014ko edizinoa irabazi eban Ekaitz Goienetxearen (Miarritze, 1982) Olatuak hausten diren lekua. Hiru akzesitak be jaso ditue: Uxue Alberdiren All right eta Ekaitz Goienetxearen Zorionak eta Laida Martínezen Zapata berriak.
Gaztelaniaz idatzitako ipuinak dira, 2012an sari nagusia lortu eban Alberto Bellidoren (Madril, 1976) Turistas, eta igaz irabazle izan zan Francisco Javier Pérez Fernándezen (Zamora, 1970) Que no se entere Freud. Edizino bakotxeko akzesitak be batu ditue, Antonio Torrejónen Síndrome vacacional, Nicolás Matteraren Postales eta Matías Candeira de Andrésen Ramas Negras, hain zuzen be.
Liburu biak salgai dagoz daborduko, eta maileguan hartzeko moduan be bai, Bilboko Udal Liburutegi Sarean.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen helburua literatur jarduera eta talentu barrien agerpena sustatzea da, eta baita Gabriel Aresti (1933-1975) idazle bilbotarraren oroimenari eustea eta lana gogorarazotea eta bizirik iraunarazotea bere bai.
Azkenengo edizinoan 578 ipuin aurkeztu ziran, 39 euskeraz eta ganerakoak gaztelaniaz, eta erdia baino gehiago estadu espainiarretik kanpokoak izan ziran, Latinoamerikako herrialdeetakoak batez be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!