Euskal Herriko Musika Bulegoa martxan

Bizkaie! 2015-06-10 17:22   Musikea

Erakunde barriaren helburuen artean dagoz, sektorearen eta honen zerbitzuen alkargune izango dan espazio bat eregitea, eta euskal musikearen kalidadezko irudia proiektauko dauen marka bat sortzea. Horreez gan, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea eskainiko dauen tresna eta zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia izateko bokazinoagaz jaio da proiektua.

Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Euskal Herriko Musika Bulegoa aurkeztu dau gaur Bilbon. Musika sektoreko ordezkaritza zabala batu nahi dauen erakunde barriaren aurkezpenean, bulegoaren helburu eta lan-ildo nagusiak ezagutarazo ditue, baita dagoeneko abian diran proiektu nagusiak be. Sailburuordeagaz batera, bulego sortu barriko ordezkariek be parte-hartu dabe aurkezpenean: Amets Rodriguez (presidentea), Myriam Miranda (Zuzendaritza Batzordeko kidea) eta Jabiertxo Andiarena (Idazkaritza teknikoko ordezkaria).

Erakunde barriaren helburuen artean dagoz, sektorearen eta honen zerbitzuen alkargune izango dan espazio bat eregitea, eta euskal musikearen kalidadezko irudia proiektauko dauen marka bat sortzea. Horreez gan, sektorearen intereseko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea eskainiko dauen tresna eta zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia izateko bokazinoagaz jaio da proiektua.

Euskal Herriko Musika Bulegoa kultura-proiektua da, Euskal Herrian sortutako musikea ardatz dauena. Azken urteetan, eragile publikoek eta pribatuek alkarlanean jardun dabe Euskal Herriko musika profesionalaren inguruan, eta horren ondorioz, proiektua sortu da. Mahai sektorial askotan garatutako hausnarketa-prozesu batean eratu eta zehaztu da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzearen kultura-planen egitarauaren eta Euskadiko Soinuak programa sektorialaren testuinguruan. Esangura horretan, 2014ko abenduan, EHMBE, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, Musika Bulegoaren euskarri juridikoa, erregistrau zan.

EHMBE lau alkarte sektorialek eratu dabe: Kultura Live: zuzeneko musika-emonaldiak emoten dituen areto pribatuen alkartea; MIE (Musika Industria Elkartea): enpresa sustatzaile, diskoetxe eta enpresa teknikoen alkartea, euskal musika-industriaren alde lan egiten dauena; Musikari: Euskal Herriko musikarien alkartea, garapen sortzailea bultzatzea, eta musikako profesionalei zerbitzu komunak sortzea helduburu dituana; Musikagileak: Euskal Herriko musikagileak batzen ditu garai guztietako euskal musikea sustatzea helburuagaz.

Musika Bulegoa proiektua musika-sektorean topaleku bat lortzeko sortu zan, eta horretarako egingo dau lan. Hau da, bokazino edegia dauka, Euskal Herriko musika-jarduereagaz lotutako eragile guztiak apurka-apurka batzeko. Beraz, kultura-erreferentzia lez indartu eta sustatu nahi da musikea; hain zuzen, tokiko musiken –gure kasuan, Euskal Herrian sortutako eta produzidutako musikearen– eta horreen inguruan lan egiten daben eragile guztien jarduerearen balioa eta garrantzia nabarmendu nahi dira.

Zerbitzu publikoa, kulturala eta edegia da Musika Bulegoa, eta horri esker, hasieratik lortu dau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailburuordearen babesa; izan be, Musika Bulegoa Kultura Auzolanean programearen proiektu estrategikoetako bat da. Etxepare Institutuak be bat egin dau proiektuagaz, eta hasieratik laguntzen dau, kanpo-zabalkundearen jarduera-ardatzean.


Helburuak

Musika Bulegoaren helburu nagusiak honako honeek dira: sektore- eta zerbitzu-topaleku bat eratzea, Euskal Herriko musikeari kalidade-irudia emongo deutsien marka eta euskarri bat sortzea, eta interes sektorial orokorreko ekintza eta proiektuak garatzeko aukerea emongo dauen tresna bat izatea.

Erakundearen estatutuek beste helburu batzuk be jasoten ditue: Euskal Herriko musika-mueta guztiak babestea eta sendotzea, eta arte-kalidadea eta profesionaltasuna handitu daitezan lan egitea; euskerazko musikea babestea eta zabaltzea; musika-ikerketea babestea eta zabaltzea; musikeari buruzko ezagutzea eta prestakuntzea sustatzea; publiko barriak sortzea eta Euskal Herriko musikearen konsumoa bultzatzea; sektoreko eragileen jarduerea babestea; eta musika-sektoreko alkarte-sarea babestea eta indartzea.


Musika Bulegoaren jentaurreko aurkezpena

Bagilaren 11n, eguenean, 19:30ean, Euskal Herriko Musika Bulegoaren aurkezpena egingo da, musika-sektoreko eta, oro har, kulturako eragileentzat. Bilboko Stage Live aretoan egingo da ekitaldia (Uribitarte 8, Bilbo).

Gainera, 20:30ean, Hego Haizea + Ainara Ortega eta Travellin’ Brothers musika-taldeen kontzertua egongo da. Sarrerea librea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu