'Conducta'

Karolina Almagia 2015-06-09 10:23   Zinema kritikak

Eskarmentuak eta urteek idea argi bat itxi deutsie andra honi: ume gatazkatsuak ez dira besteak baino txarragoak. Gaiztoenek be euren alde ona daukie. Azkenean, pelikuleak hunkitu egiten dau ikuslea, eta pentsauarazo egiten deutso. Irakasle batek baino gehiagok ikusi beharko leuke.

- Zuzendaria eta gidoilaria: Ernesto Daranas.
- Interpreteak:  Armando Valdés Freyre, Alina Rodríguez, Silvia Águila, Yuliet Cruz, Amaly Junco, Armando Miguel Gómez.
- Produktoreak: Latino Films / ICAIC.
- Generoa: Giza-dramea.
- Iraupena: 108 min..
- Herrialdea: Kuba.


Zer egin behar dogu ume gatazkatsuekaz? Kuban bakarrik ez, leku gehienetan, eta gurean bere bai, ume horreek baztertzeko joerea dauka hezkuntza sistemeak. Eskolatik kanporatu eta hezkuntza bereziko zentruetara eroaten ditue umeak.

Film honetan, ikasle horreen alde egiten dauen maistra beterano baten burrukea kontetan da. Eskarmentuak eta urteek idea argi bat itxi deutsie andra honi: ume horreek ez dira besteak baino txarragoak. Gaiztoenek be euren alde ona daukie, eta borondateagaz, maitasunagaz eta autoestimua indartuz tratau behar dira. Hori da film honetan kontetan dana, lur jota dagoan Kuban girotua, eta funzionarioek erruki bako burokrazia ordezkatzen daben lekuan.

Baditu film honek topiko batzuk, eta horrek batzuetan  arriskuan ipinten dau istorioaren egiatasuna, baina, zorionez, ez dabe kalte gehiagorik egiten, hor geratzen dira. Ganera, ume protagonistearen eta maistrearen naturaltasuna aitatu behar da, guztiz sinisgarri agiri dira eta.

Oro har, jakin-min handiz ikusten da pelikulea eta, azkenean, hunkitu egiten dau ikuslea, eta pentsauarazo egiten deutso. Irakasle batek baino gehiagok ikusi beharko leuke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu