'Zailtasun handienak dituen aretoek pelikulak emoten jarraitu ahal izatea bermatu behar dogu'
2015-06-11 17:20 BarriakZineuskadik 160.000 €-ko diru-laguntzinoa bideratu dau zinema-aretoentzat. Diru-laguntzino horregaz areto txikiei lagundu nahi jake gehienbat; hori dala-eta, diru-laguntzino osoaren zati bat, 125.000 € hain zuzen, gehienez 3 pantaila dituen aretoei bideratuko jake. Zailtasun handienak dituen aretoek pelikulak emoten jarraitu ahal izatea eta zinemea herritarrei hurreratzea dira helburuak.
Gaur, bagilak 11, Donostiako Trueba Zinema-aretoan Euskadiko aretoei zuzendutako jardunaldia izan da, Zineuskadi alkarte publikoak antolatuta. Sektorearen balantzea egin dabe jardunaldian, eta Zineuskadi sustatzen dagoan laguntzei eta ekimenei buruzko informazinoa be emon dabe. Zineuskadik laguntza eta ekimen horreek martxan jarri ditu, EAEko zinema-aretoetan eragin positiboa izateko asmoagaz.
Jardunaldia 10:30ean hasi da Clara Monteroren berbaldiagaz (Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko zuzendaria eta Zineuskadiko lehendakaria). Zineuskadi hainbat ekimen lantzen dago, eta ekimen horreek zertan diran azaldu dau Clara Monterok. Alde batetik, Zineuskadik 160.000 €-ko diru-laguntzinoa bideratu dau zinema-aretoentzat. Diru-laguntzino horregaz areto txikiei lagundu nahi jake gehienbat; hori dala-eta, diru-laguntzino osoaren zati bat, 125.000 € hain zuzen, gehienez 3 pantaila dituen aretoei bideratuko jake. Zailtasun handienak dituen aretoek pelikulak emoten jarraitu ahal izatea eta zinemea herritarrei hurreratzea dira helburuak.
Ganerako 25.000 € hiru pantaila baino gehiago dituen aretoentzat da, eta 10.000 € Zinema Euskaraz programako pelikulak proiektetako izango dira.
Euskal Autonomia Erkidegoa zinema-aretoei laguntzak eskaintzen erreferentea da. Estadu mailan ez dago holako diru-laguntzinorik eta Europa mailan oso gitxi dira aretoei eskaintzen deutsiezan laguntzak, azpimarratu dau Clarak. Gurutze Peñalva, Zineuskadiko proiektuko arduraduna, diru laguntzinoaren ganeko zehetasunak emoteaz arduratu da.
Kontuak kontu, Zineuskadik oso hurretik egiten dau lan sektoreko eragileakaz, eta eragile horreek aukera barriak eskaintzen deutseez zinema-aretoei. Gure erronkea sektorean laguntzea ahalbidetzen deuskuen harremanak egitea da. Zenbait ekimenen erdigunea gara, eta gure zinema-aretoei laguntzeko asmoa dogu, azaldu dau Eusko Jaurlaritzako Promozino eta Kultura zuzendariak. Horregaitik izan dira eragile honeek guztiak jardunaldian: Alfonso Benegas, Euskadiko Zinema-aretoen Elkarteko lehendakaria (EZAE); Irene Echeverri, Europa Cinemas proiektuko arduradun eta laguntzailea (MEDIA); eta Pedro Barbadillo, Cine Arte egitasmoaren lehendakaria. Sektorea sustatzea ahalbidetzen daben sareak sortzearen beharra azpimarratuz amaitu dau berbaldia Clara Monterok: Erakunde publikoa garenez, gure laguntza eta babes guztia izango dozue, baina zuen parte-hartzea eta laguntza funtsezkoa da.
Datu orokorrak
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan 66 zinema-areto eta 177 pantaila dagoz: Gipuzkoan, 29 areto eta 70 pantaila; Bizkaian, 27 areto eta 89 pantaila; eta Araban 4 areto eta 18 pantaila. Zinema-areto horreen % 100 digitalizauta dagoz. Krisialdian egon arren, sektorea eusten dago, eta ia ez da aretorik zarratu. Azpimarratu beharrekoa da baita gure aretoetan proiektetan diran pelikulen % 35 baino gehiago europarrak dirala, eta joera hori azken urteoetan areagotzen dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!