Ruede Hagelstein, Berlingo gaur egungo azpikulturearen eredu, Bilbon izango da Art After Dark ekimenaren barruan
2015-06-12 10:21 MusikeaRuede Hagelsteinen musika elektronikoagaz emongo jako amaierea denporaldi honetako Art After Dark egitarauari. Hagelstein Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da bagilaren 12an, gauerditik aurrera. Berlingo underground azpikulturearen liderretako bat da.
Ruede Hagelsteinen musika elektronikoagaz emongo jako amaierea denporaldi honetako Art After Dark egitarauari. Hagelstein Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan izango da bagilaren 12an, gauerditik aurrera. Berlingo underground azpikulturearen liderretako bat da. Berlingo landa-inguruan jaiotako musikari eta DJ autodidakta hau arteagaz eta literatureagaz liluratuta dago; hori dala eta, Flyer aldizkarian edizino-lanak egiten ditu. Merkatuaren kontrako www.restrealitaet.de izeneko partyforumaren sortzailea da eta Sven Väth eta Michael Mayer, besteak beste, haren jarraitzaileak dira. DJ egoiliarra da Watergate (Berlín) eta Harpune (Düsseldorf) klubetan. Elektrodisko eta tech-house estiloak nahastauta jenteagaz feedback onena lortu dau, Output edo Kitsune eta, gaur egun, Upon You Records disko-etxeei esker, besteren artean. Kasu honetan, iraupen luzeko bere lehen albuma dakar, Apophenia, Watergate Recordsek argitaratutakoa. Bertan, besteak beste, PillowTalk eta Mentrixen goi-mailako kolaborazinoak izan ditu, eta Kenny Larkin, Fur Coat eta Douglas Greeden eskutik, Soul Dynamic bersinoaren nahasketen 12 hazbetekoa aurkeztu dau.
Aurretik Las Tea Party Dj’s izango dira. Eva Gutiérrezek eta Lorea Argaratek osotzen dabe Bilboko bikote hau, eta, 2010etik, jentea jantzan jarten adituak dira. Gaur egun Bilboko Fever aretoan jarduten dabe. Bertako emonaldietan moombah musika-estiloa zein trap estiloa izaten da nagusi. Jenteagaz daben konekzinoari esker, euren energia eta giro ona kutsatzen dabe. Tea berdea, baltza edo gorria izan daiteke. Hutsa edo esneagaz har daiteke, hotza, epela edo beroa.
Museoko saiorako Las Tea Party DJ’s bikoteak hasieran 1920ko hamarkadako swingera eroango gaitu, bere nortasun propioa –elektronika– galdu barik, eta UK bass/future bass soinuakaz amaituko dau. Zuzeneko melodiak entzungo dira.
Adrián DJk emongo deutso hasierea gauari. Adrianek hamabost urtetik gora daroaz musikea jarten. Hasieran Comic’sen, ondoren Bullitt Groove Cluben —haren kluba—, eta gaur egun, barriz, Fever ospetsuan dabil. Kabinan honako honeekaz batera ibili izan da: Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (acid jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Ian Wright, Andy Lewis eta Wayne Kra.
Bagilaren 12ko gauean, 10:00etatik 01:00era, Guggenheim Bilbao Museora bertaratzen diranek aukera bikaina izango dabe BBVA Fundazinoaren babesari esker bagilaren 9an zabaldutako Jeff Koons: atzera begirakoa erakusketea ikusteko; era berean, Kimsooja artista korearraren Hariaren ibilbideak bideo-instalazinoaz gozetako aukerea be zango dabe.
Art After Dark saio hau denporaldiko azkena izango da; edozelan be, irailean barriro be abian jarriko da.
Sarrerea (18 urtetik gorakoak): 13 € publiko orokorra eta 9 € Museoaren Lagunak. Ikusle kopuru mugatua.
Salgai txarteldegian eta www.guggenheim-bibao.es webgunean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!