Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako XVI. Umore Azokeak

Bizkaie! 2015-05-25 10:44   Kulturea

Markeliñeren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria; Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik.

Leioako XVI. Umore Azokeak, Kaleko Artisten Azokeak, baditu sarituak. Markeliñe konpainiaren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria, eta piezearen kalea eraldatzeko ausardia nabarmendu dabe, eta baita obrearen kale antzerkiaren muinera joz publikoagiro poetiko eta iradokitzailean sartzeagaitik. Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik, eta azaldu dau zergaitik epaimahaiak: itxurazko soiltasunez espazio publikoagaz alkarrizketea sortu, eta ikusleakaz benetan bat egitea lortzeagaitik. Eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik; jantzea eta antzerkia buztartzeko erakutsitako heldutasunagaitik eta proiekzino aukera handiak dituan ikuskizun borobila sortzeagaitik. Garaikurrak eta diplomak jasoko ditue irabazleek, eta Paula Quintanak Hameka sorkuntza fabrikan egoitza bat egiteko aukerea be izango dau sari moduan. Datorren urteko edizinoan egingo da sari banaketa ekitaldia.

Bestalde, aurten Juan Ortega Roldan antzerki sustatzaileak jaso dau Umore Azokako 2015eko Ohorezko Saria, Eibarko Antzerki Topaketak antolatzen egindako lau hamarkadakaitik eta arte eszenikoen alde egindako lan handiagaitik.

Kale arteen eta antzerki munduko bost kide izan ditu epaimahaiak, eta eurek hautatu ditue saritutako lanak. Filgi Claveriek (Hamekako eta Harri Xuri sormen fabrikako arduradunak), Anna Giribetek (FiraTàrrega), Elena Rosek (produktoreaeta banatzailea), Fernando Marínek (KaldearteGasteizko Kale Arteen Nazinoarteko Erakustaldiko zuzendaria) eta Iñaki Ziarrustak (zuzendari, aktore eta eszenografoa).


28.000 persona

Danetara, 28.000 lagun inguru batu ditu jaialdiak eguenetik domekara bitartean, eta 50 talderen 170 emonaldi baino gehiago eskaini ditu. Pozik azaldu dira antolatzaileak lortutako erantzunagaz eta egitarauak izan dauen kalidadeagaz. Kalean be erantzun positiboa jaso dabela nabarmendu dau Ana Lopez zuzendariak: Publikoaren komentarioak oso onak izan dira, eta emonaldietan oso harrera ona izan dabe. Eguenean euriak egitarauan aldaketa gitxi batzuk eragin zituan, baina eguraldi onagaz jentez bete dira astegoienean Leioako kaleak, eta jentetzea batu da egunero.

Umore Azokeak dauen azoka izakerea be agirian gelditu da lau egunotan. Sektorearen topagune izan dan Artekale gunean mobimentu bizia izan baita. 150 programatzaile eta banatzaile baino gehiago izan dira Leioan egunotan piezak ikusten, eta oso pozik azaldu dira antolatzaileak azokan izan dan mobimentu komertzialagaz be. Ondorio oso emonkorrak ekarri ditu topaketeak merkatuaren aldetik eta oso baliogarria izan da kale arteen sektorea ikusarazoteko. Lopezek adierazo dauen lez, hirukotxa da Umore Azokearen izakerea. Festibala da Leioara hurreratzen dan jentearentzat, festa da uriarentzat, eta azokea da profesionalentzat. Eta hiru zutabeetan izandako emoitzen balorazino positiboa egin dabe antolatzaileek aurten.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu