Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna ospatuko da domekan Lesakan

Bizkaie! 2015-05-21 18:42   Bertsolaritzea

Urtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, domekan, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.

Klaseko jarduna osotzeko helburuagaz eta ikasleen alkar-ezagutzea handitzeko helburuagaz egingo da topaketea, Lesakako Kultur Etxean.

Urtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.

Eguerdiko 12:00etan hasita, bertso-eskola bakotxaren agurrek emongo deutsie hasierea ekitaldiari. Ondoren, gaztetxuak protagonistak izango dituan bertso-saioa izango da, klasean landutako ariketakaz. Goizeko tarteari amaierea emoteko, barriz, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketea egingo da. Arratsaldean, bertsogintzeagaz lotutako pista-jolasak zarratuko dau egitaraua.

Gaur egun,18 urtetik beherako 170 ikaslek lantzen dabe bertsolaritzea eskola orduz kanpo. Astean behingo maiztasunez, bertsogintzearen oinarriak eta irakaspenak jasoteagaz batera, ahozkotasuna eta gaitasun komunikatiboak garatzen ditue besteak beste, transmisino bide dan giro ludiko batean.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu