Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' nobelea plazaratu dau
2015-05-26 15:14 KultureaIruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.
Iruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.
Nobela bi batean batu ditu Gardek. Lehenengo nobelea igesaldiaren lehenengo momentuan hasten da, eta hurrengo hiru egunak kontetan ditu. Preso bi ditu protagonista. Bigarren eleberria gaur egunean kokatzen da, eta Ezkabako jazoeren ganeko liburua atontzen dabilen poetea dau personaia nagusia. Oroimen historikoaren ganeko liburua egiteko asmoz hasi eban proiektua idazleak, baina umetako kontuak gogoratuko ditu. Memoria historikoa bere historiaren memoria bihurtuko da.
Luis Garde Iriarte (Iruñea, 1961) Filologian lizentziaduna, eta Donezteben bizi da. Zazpi poema-liburu argitaratu ditu: Oihan nabarra (2004, BBK-Euskaltzaindia), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela); Gertakarien urtzea (2008, Alberdania); Unplugged (2009, Kutxa Fundazioa); Maizter arrotza (2013, Erein), Trenen abiadura (2014, Pamiela) eta Eremuen birkalifikatzea (2014, Pamiela).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!