Jacques Audiarden 'Dheepan' pelikuleak irabazi dau Urrezko Palmea Cannesen

Bizkaie! 2015-05-25 14:50   Barriak

Audiard zinemagile frantsesaren Dheepan  beharrak, Pariseko aldaurian, biolentzia handiko inguruan girotutako maitasunezko istorioa da. Laszlo Nemes hungariarraren Saul fia lanak jaso dau Cannesko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, eta Zuzendari Onenaren saria Hou Hsiao-Hsien taiwandarrak irabazi dau, The Assassin beharragaitik.

Tamil gerrilari baten ganeko istorioa kontetan dau Jacques Audiard zinemagile frantsesaren Dheepan  beharrak, Pariseko aldaurian, biolentzia handiko inguruan girotutako maitasunezko istorioa da. Laszlo Nemes hungariarraren Saul fia lanak jaso dau Cannesko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, eta Zuzendari Onenaren saria Hou Hsiao-Hsien taiwandarrak irabazi dau, The Assassin beharragaitik.

Coen anaiak izan dira epaimahaiburuak, eta  eurek adierazo dabenez, danori gustau jakun, harrigarria da hiru ezezagunak zelan lortzen daben familia bat osotzea. Auschwitzeko kontzentrazino-gunean girotuta dago Laszlo Nemesen lehenengo pelikulea dan Saul fia. Preso judutar batek 1944ko urrian, 36 orduan, bizi izandakoak kontetan ditu.

Yorgos Lanthimos greziarrak jaso dau Epaimahairen Saria, The Lobster pelikuleagaitik. Emakumezko aktore onenari sariak irabazle bi izna ditu, epaimahaiak ex aequo emonda: Rooney Mara eta Emmanuelle Bercot, Carol eta Mon Roi filmetan egindako beharragaitik, hurranez hurran. Vincent Lindon izan da gizonezko aktore onena, Stephane Brizeren La loi du marché-n egindako interpretazinoagaitik. 
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu