Hira taldeak 'V' bosgarren diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-22 11:55   Musikea

Hamabost urteko ibilbidea dauka Hira laukoteak, eta orain euren bosgarren diskoa dan V izenekoa aurkeztu barri dabe. Eurek produzidutakoa da, baina Elkar etxearen laguntzinoa euki dabe. Hamaika kanta ditu diskoak, eta rock amerikarra da nagusi.

Ibai Marin abeslaria da taldean hasiera-hasieratik dagoana, ganerako kideak dira Alex Lobato (bateria), Manex Etxeberria (bajua) eta Mikel Lazkano (gitarrea). Marinek berak idatzi ditu kanta danak. Maitasuna, esperientzia personalak, taldearen ibilbidea, amesak... gai ugari landu ditu berbetan.

Mutrikun egin dabe grabazinoa, AME estudioan, Axular Arizmendi gidari dabela. Masterizazinoa, ostera, Estanislao Elorzak egin dau, Doctor Masterren. Asko jagondako diskoa dala nabarmendu dabe Hirako kideek, bai musikea, bai itxurea eta diseinua, dana dago ondo pentsauta. Doinu barrien bila ibili dirala azaldu dabe, eta inoiz baino indar gehiagogaz egin dabela diskoa.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu