'A cambio de nada'
2015-05-22 15:31 Zinema kritikakSentimentalismo barik, baina sentimendu handiagaz; ezinezko alkarrizketa literario barik, baina kaleko gazteen hizkuntza pobrea erakusteko bildur barik. Guzmanek bere gaztaroa izan dau oinarri, eta beharbada horregaitik guztiz sinisgarria egiten jaku pantailan ikusten doguna.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Daniel Guzmán
- Interpreteak: Miguel Herrán, Antonio Bachiller, Luis Tosar, María Miguel, Antonia Guzmán, Felipe García Vélez, Patricia Santos, Miguel Rellán, Fernando Albizu
- Produkzinoa: El Niño Producciones / La Competencia / La Mirada Oblicua / Ulula Films
- Iraupena: 93 min.
- Herrialdea: Espainia
Daniel Guzmanek (Madrid, 1973) filmau dau nerabetasunari buruz egundo ikusi dodan film onenatariko bat. Sentimentalismo barik, baina sentimendu handiagaz; ezinezko alkarrizketa literario barik, baina kaleko gazteen hizkuntza pobrea erakusteko bildur barik.
Filmak azpigai batzuk jorratzen ditu: eskola porrota, gazte delinkuentzia, familiaren desegituratzea, adiskidetasuna… Gidoia idazteko, Guzmanek bere gaztaroa izan dau oinarri, eta beharbada horregaitik guztiz sinisgarria egiten jaku pantailan ikusten doguna. Opera prima honegaz, aktore madrildar honek lezinoa emon deusku.
Gai honeei buruz hamaika film egin dira, baina gitxitan asmatu dabe. Honetan, benetakotasuna igarten da. Eta hori lortzen dau gidoi sendo bati esker, umore faltarik ez daukana, ganera. Aktore guztiak nahiz eta ez izan oso ezagunak (Luis Tosar izan ezean) primeran dabilz Guzmanen zuzendaritzapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!