Elustondo neba-arrebek euren lehenengo diskoa kaleratu dabe
2015-05-25 18:35 MusikeaAgurtzane eta Jon Elustondo neba-arreba legazpiarrek makina bat urte daroe trikitia joten, baina orain arte ez dabe diskorik grabau. Zaleek behin eta barriz diskoa eskatu ostean erabagi dabe hamalau kantako Elustondo grabetea, Elkar etxeagaz. Bagilaren 13an, Elgoibarren joko dabe, eta 14an, Aisterrazun.
Agurtzane eta Jon Elustondo neba-arreba legazpiarrek makina bat urte daroe trikitia joten, baina orain arte ez dabe diskorik grabau. Zaleek behin eta barriz diskoa eskatu ostean erabagi dabe hamalau kantako Elustondo grabetea, Elkar etxeagaz. Bagilaren 13an, Elgoibarren joko dabe, eta 14an, Aisterrazun.
Urtebete egon dira zer egin jakin barik Agurtzane trikitilaria eta Jon pandero-jolea, eta azkenean Martin Aginagalde trikitilariak animau ditu. Diskoak dituan hamalau kantatik zortzi Aginagaldenak berarenak dira, beste bost herrikoiak dira, eta azkenengoa, Burnizko kateia Kepa Junkerak sortutakoa da.
Diskorako hainbat musikari izan ditue lagun: Michel Longaron, Amaiur Cajaraville, Gurutz Bikuña, Xabier Zeberio, Josu Salbide, Pilar Aresti, Elena Aristorena, Javier Alzugaray, Xabier Berasaluze Leturia, Kepa Junkera, Xabier Barriola, Estitxu Pinatxo eta Natxo de Felipe.
Kanten berbak idazten be laguntzinoa izan dabe. Jose Luis Padron idazleak Dortokak eta zaldiak idatzi dau; Nerea Elustondo bertsolariarenak dira Non gara? eta (H)egoekin hegan; Natxo de Felipek sortua da Trantiketan; eta, Xabier Auurizak Bidaia handiak eta Begi bat ireki da osotu ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!