60 gaztek parte hartu dabe Nafarroako Bertso Eskolen Egunean
2015-05-26 10:33 BertsolaritzeaLesdakako Kultur Etxean 10-15 urte bitarteko 60 gazte batuta, bertso-eskola bakotxaren agurrakaz emon jakon hasierea eguneko ekitaldiari. Bertan izan ziran Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondoren, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zan.
Ikasturte amaierara helduta, pasa dan domekan ospatu zan Lesakan Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna. Kultur Etxean 10-15 urte bitarteko 60 gazte batuta, bertso-eskola bakotxaren agurrakaz emon jakon hasierea eguneko ekitaldiari. Bertan izan ziran Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondoren, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zan. Ondokoak izan dira 2015eko irabazleak eta aitamena jaso dabenak:
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, irabazlea: Oihana Arruti (Lesaka) eta aitamenak: Ainhize Garro (Lesaka), Lore Atondo (Etxalar) eta Ziortza Goia (Bera).
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, irabazlea: Lide Igoa (Lesaka) eta aitamenak: Manex Ramos (Lesaka), Idoia Sabuki (Barañain), Nahia Milla (Iruñea) eta Lizar Sein (Igantzi).
- Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, irabazlea: Ekain Alegre (Altsasu) eta aitamenak: Ekhiñe Zapiain (Bera), Ainhoa Sabuki (Barañain) eta Irati Nuin Del Rio (Iruñea).
- Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, irabazlea: Idoia Granizo (Altsasu).
Bertsopapelen tartea amaituta, inprobisetako aukerea izan eben gazteek. Gai orokorra, amaierako puntua eta lau oinak emonda bat-batean ibili ziran, beti be jolas moduan parte-hartzea bultzatuz. Arratsaldean, barriz, taldeen arteko hartu-emonak indartzeko, herrian zehar pista-jolasean ibili ziran ikasleak. Lesakako hainbat bertsolari identifikau eta euren bertso bana kantauta emon jakon amaierea aurtengo Nafarroako Bertso Eskolen Egunari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!