Rapa eta elektronikea buztartu ditu Revolta Permanent taldeak 'Genesis' disko barrian
2015-01-20 11:01 MusikeaBehar barria eta makina bat zuzeneko dakarz Revolta Permanent taldeak Genesis behar barriagaz batera. Orain, ganera, laukote dira, izan be Iker Villak eta Iker Aginagak lagun izango ditue aurrerantzean Aitor Abio eta Mikel Becerra. Gaur, urtarrilak 20, Gasteizko Parralen joko dabe, 20:30ean.
Behar barria eta makina bat zuzeneko dakarz Revolta Permanent taldeak Genesis behar barriagaz batera. Orain, ganera, laukote dira, izan be Iker Villak eta Iker Aginagak lagun izango ditue aurrerantzean Aitor Abio eta Mikel Becerra. Gaur, urtarrilak 20, Gasteizko Parralen joko dabe, 20:30ean.
Herri oihua taldearen kontzertuak gitxitzen joan diran neurrian, orain dala urte batzuk sortutako Revolta Permanent bandeari denpora gehiago eskaintzeko aukerea izan dabe Villak eta Aginagak. Horren emoitzea da egunotan zuzenean aurkezten dabilzan Genesis beharra. Aitor Abio pianistea eta konpositorea (PiLT eta Matxura) eta Mikel Becerra (Herri oihua) gitarristea taldekide barriek proiektua moldatuarazo dabe. Hip hopaz gan, elektronikeak lekua hartu dau kantetan, Abioren eskutik. Musika oinarria guztiak berak egin ditu, hain zuzen be.
Zortzi abesti ditu Genesis behar barriak. Mungiako Gauak estudioetan grabau dabe diskoa. Nahasketak Jon Asier Zubelzuk egin ditu, eta produkzinoa Abiok berak egin dau. Aginagak eta Villak idatzi ditue kanten berbak. Abesti ilunak dirala dinoe egileek, agiriko mezu bakoak.
Agenda bete-betea dauka Barakaldoko taldeak: urtarrilak 20, Gasteiz; hilaren 23an, Arrasaten; 31n, Bermeon; zezeilaren 13an, Barakaldon; 14an, Berrizen; 20an, Iruñean; eta, 27an, Larrabetzun.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!