Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2015eko kultur agendea martxan dago

Bizkaie! 2015-01-19 11:42   Kulturea

Daborduko, martxan dago Bizkaiko Foru Liburutegiko kultur egitaraua, hilaren 12an hasi zan-eta Enplegurako gaitasun sortzaileak ikastaroa. Eta laster ekingo deutsie irakurle taldeek, literatur topaketak eta lehiaketek bere. Agenda osoa kusi gura izan ezkero, hemen.

Daborduko, martxan dago Bizkaiko Foru Liburutegiko kultur egitaraua, hilaren 12an hasi zan-eta Enplegurako gaitasun sortzaileak ikastaroa. Eta laster ekingo deutsie irakurle taldeek, literatur topaketak eta lehiaketek bere. Agenda osoa kusi gura izan ezkero, hemen.

Aurtengo egitarauak badauka barritasun bat: Bizkaidatz Txikia ume eta gazteen literatur saria. Orain arte helduentzako antolatu da, baina 2015ean, 8-16 urte bitarteko umeek be parte hartzeko aukerea izango dabe. Lehiaketa honen bidez, Aldundiak lurraldeko eskola-umeen literatur-sorema sustatu gura dau. Lehenengo edizino honetan, Belén Lucasek (gaztelania) eta Joanes Urkixok (euskerea) proponiduko diotue kontakizunak. Lehiaketea apirilaren 1ean hasiko da eta bagilaren 1ean, amaitu. Sariak bagilaren 23an banatuko dira.

Apirilean, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaidatz literatur lehiaketearen 2014-2015eko edizinoaren sariak banatuko dira; urrian, barriz, Liburutegiaren Nazinoarteko Egunean, literatur lehiaketa honen VIII. edizinoari hasierea emongo jako. Parte-hartzaileek euskeraz edo gaztelaniaz hasitako istorioak amaitu beharko ditue Aurten, euskerazko kontakizunaren hasierea Jasone Osorok emongo dau, eta gaztelaniazkoarena, Aixa de la Cruzek. Lanak 2016ko zezeilaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira.

Euskera Irakurle Taldea hilaren 29an abiatuko da. Euskarazko literaturearen zaleei zuzenduta dago, eta hamabosterik behin alkartzen da. Irakurketak Txani Rodríguezek eta Julen Gabiriak gidatuko ditue. Barikuetan batuko dira, 18:00etatik 20:00etara, 5. solairuko lantegi-gelan. Gaztelaniazko literatureari jagokon irakurle taldea zezeilan ipini dabe martxan. Iván Repila idazleak zuzenduko dau. Eguenetan alkartuko dira.

Literatur Topaketak zezeilan hasi eta zemendian amaituko dira. Aurtengo protagonistak ondokoak dira: Unai Elorriaga (zezeila), Danele Sarriugarte (apirila), Ana Urkiza (bagila), Pako Aristi (urria) eta Jule Goikoetxea (abendua), euskarazko jardueran; eta, Aixa de la Cruz (martia), Fernando Palazuelos eta Rober Garay (maiatza), Itziar Minguez (iraila) eta Fran Santana (zemendia), gaztelaniazkoan.

Erakusketak be atondu ditue hasi barri dan urterako, besteak beste, Bizkaiko auzo-ikastolak (zezeila) eta Bilbotik Durangora eta Arratiara tranbia elektrikoa, 50 urte Arratiako tranbia barik (urria). Bost berbaldi programau dira Foru Liburutegian, euskeraz eta gaztelaniaz: Vida de poeta (Kepa Murua), Heziketa, kirola eta bardintasuna (Koikili Lertxundi, Maider Unda eta Leticia Canales), Umore grafikoa, barrea barrikada (Asier & Javier), El buen amor. Vacuna para la violencia de género (Miriam Herbón), Kirikiño eta Errose Bustinza: Ipuingintzaren alde (Lourdes Unzueta, Javier Kalzakorta eta Seve Calleja).

Horrezaz aparte, literatureari eta idazketeari lotutako hainbat jardunaldi eskainiko ditue, esaterako, Irakurleak eraikitzen, Klasikoen Irakurketea, Letrak eta Futbola eta Liburutekia.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu