Guggenheim museoak arte garaikideari buruzko zikloa antolatuko dau zezeilean Sopelan

Bizkaie! 2015-01-21 13:19   jardunaldiak

Lehenengo berbaldian Solomon Guggenheim Fundazinoaren sorrerea eta bildumak izango ditue berbagai, zezeilaren 4an, 19:00etan. Horrezaz gan, beste berbaldi bat eta tailer bi eskainiko ditu Guggenheimek arte garaikidearen ganean. Saio guztiak debalde izango dira.

Bigarren berbaldia zezeilaren 11n izango da, Bilboko Guggenheim Museoaren arkitektura eta bilduma propioa izenburukoa. Eta zezeilaren 18an, tailer plastikoa eta aldi baterako erakusketea egingo ditue. Ziklo osoa Kurtzio Kultur Etxean egingo dabe.

Horrezaz gan, Guggenheim museoa ezagutzeko bisita gidatua antolatuko dabe datorren hilean, oraindino datea zehaztu barik badago be. Zikloan parte hartzeko derrigor emon behar da izena urtarrilaren 30a baino lehen, Kurtzio Kultur Etxean, kultura@sopela.eus posta elektronikoan edo 94 406 55 05 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu