Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta 'Hik Hasi' aldizkariak hezkuntza proiektuei buruzko berbaldiak emongo ditue
2015-01-22 09:59 jardunaldiakAramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Aramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da, eta holan, apurka apurka eta herriz herri, gure hezkuntza ehunduz joatea. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Orioko curriculumaren esperientzia azalduko dabe arrastian Aramaion. Herrian zelango prozesua abiarazo daitekeen aztertuko dabe, eta herri curriculum bat garatzeko aukerak aztertuko ditue bere bai.
Zezeilean, barriz, Santurtzin emongo dabe berbaldia. Eskola mapea modu herritar batean osotzeko gakoak jorratuko ditue. Ostean, martian, Hernanin iznago dira; han, ikasle euskaldun eleaniztunen proposamena landuko dabe. Ikasturte osoan herriz herri hezkuntza proiektuak zabaldu eta ezagutarazo nahi ditue Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!