Txani Rodriguezek eta Alaine Agirrek umeentzako liburu bana aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-04-28 15:11   Kulturea

Mikel ume barazkijalea da Ez naiz barazkijalea, eta zer? Txani Rodriguezek idatzitako liburuko protagonistea, eta Martina neskato ulegorria, Alaine Agirreren Bihotza lo daukat, eta zer?  lanekoa. Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena dira liburuotako ilustratzaileak. Zortzi urtetik gorako irakurleentzat dira behar biak, eta Elkar etxeak plazaratu ditu.

Mikel ume barazkijalea da Ez naiz barazkijalea, eta zer? Txani Rodriguezek idatzitako liburuko protagonistea, eta Martina neskato ulegorria, Alaine Agirreren Bihotza lo daukat, eta zer?  lanekoa. Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena dira liburuotako ilustratzaileak. Zortzi urtetik gorako irakurleentzat dira behar biak, eta Elkar etxeak plazaratu ditu.

Aita eta ama barazkijaleak ditu Mikelek, eta bera be barazkijalea da, baina aititak txorizo punta bat eskaini eta probau ebanetik eretxia aldatu dau mutikoak. Santo Tomas egunean gurasoekaz doa Mikel, eta oso txarto pasetan dau, han ikusten ditu-eta danak taloa txorizoagaz jaten. Berak ezin dau, azaldu dau Txani Rodriguezek. Galarazotearen kontra dago egilea bera be. Gurasoak barazkijaleak dira, baina zergaitik derrigortzen dabe umea be bai?.

Euskeraz idatzi dauen bigarren lana dau idazle eta kazetari laudioarrak. Lehenengo lana, Artzaina izan nahi dut, eta zer?, 2013an kaleratu eban. Oso pozik nago, gero eta erosoagoa euskeraz idazten. Erronka bat da niretzat, adierazo dau Rodriguezek.

Iosu Mitxelena marrazkilari oiartzuarrak Ez naiz barazkijalea, eta zer? liburuan egin dauen lanaren kakoak azaldu ditu aurkezpenean. Istorioa irakurri eta bere marrazkientzako helduleku bila, koloreen arteko jokoa erabiltea erabagi eban Mitxelenak, hain zuzen be, gorria eta orlegiaren artekoa. Kolore osogarriak dira, kontraste handia egiten dabe. Joko hori inpresionistek be erabilten eben.

Alaine Agirre bermeotarraren umeentzako laugarren liburua da Bihotza lo daukat, eta zer?. Martina neskato protagonistea beti dago erdi lo, loak hartzen deutso armozutan, eskolan, autobusean, edonon. Harik eta igogailuan mutiko bat ezagutzen dauen arte. Letra txarra daukat, eta zer? liburuko istorioa da izan, baina oraingoan Martinaren ikuspuntutik kontauta. Bihotza lo izatea etxean entzundako adierazpidea dala argitu dau Agirrek, gurasoek esaten eustien goizetan, erdi lo nengoenean. Martinak egun osoan dauka bihotza lo, berak be ez ditu taupadak entzuten.

Jokin Mitxelena oiartzuarrak egin ditu Bihotza lo daukat, eta zer? liburuko irudiak. Mitxelenaren lanak bizitasun handia emon deutso istorioari, Agirreren berbetan, oso pozik nago bere lanagaz, ganeratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu