74 bertsolarik parte hartuko dabe maiatzaren 9an hasiko dan 'Gipuzkoa Bertsotan' ekimenean

Bizkaie! 2015-04-30 11:42   Bertsolaritzea

2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea udagoienean hasiko dan arren, aurretik hitzordu garrantzitsua izango da: Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakuslea. 

2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea udagoienean hasiko dan arren, aurretik hitzordu garrantzitsua izango da: Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, hain zuzen be. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakuslea.

Hilebeteko epean, 24 saio izango dira Gipuzkoan zehar. Antolaketan hamaika lagun, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, 4 idazkari eta 74 bertsolari izango dira, Gipuzkoa Bertsotan jarriko dabenak.

Bertsolariek bina saiotan kantauko dabe, goiz eta arratsaldez, eta saio bietako puntuen batuketek esango dabe zein 30 bertsolarik lortuko daben irailaren 20an abiatuko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Bertan, dagoeneko sailkatuta dagozan beste 13 bertsolari izango ditue zain. Finala abenduaren 20an izango da, Donostian.


Lehenengo itzulia, maiatzaren 9an eta 10ean hasiko da Astigarragan eta Oiartzunen:

Astigarragako kultur etxean, maiatzaren 9an, zapatuan:

Goizez, 11:30ean

Andoni Goitia Etxezarreta
Unai Muñoa Amundarain
Imanol Irazustabarrena Garmendia
Gemma Urteaga Garmendia
Oier Aizpurua Olaizola
Hodei Iruretagoiena Albizu
Haritz Mujika Lasa
Mikel Iturriotz Etxaniz

Arratsaldez, 17:30ean

Aitor Irastortza Fadrique
Ander Lizarralde Jimeno
Beñat Jauregi Etxeberria
Jokin Bergara Eguren
Danel Olano Eizagirre
Xabier Sukia Etxeberria


Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian, maiatzaren 10ean, domekan:

Goizez, 11:30ean

Joseba Agirre Orbegozo
Aratz Igartzabal Bidegain
Oihana Iguaran Barandiaran
Antton Fernandez Lasa
Maialen Akizu Bidegain
Amaia Iturriotz Etxaniz

Arratsaldez, 17:30ean

Eneko Araiztegi Agirre
Odei Lopez Larruri
Manu Goiogana Bengoetxea
Mikel Artola Izagirre
Ibai Esoain Arruti
Eñaut Martikorena Lizaso


Sarrerak aretoetan salgai

Saioetarako sarrerak egunean bertan salduko dira, saioa hasi aurretik. Goizean lehiatila 10:00etan zabalduko da eta arratsaldeetan 16:00etan. Saioetako sarrerak 4 euroko prezioa izango dau Bertsozale Alkarteko Bazkide eta 16 urtetik beherakoentzat eta, ganerakoentzat, 6 eurokoa. Goizeko eta arratsaldeko saioetako sarrerak batera erosi nahi izan ezkero, beherapena izango da: Bazkideek eta gazteek 6 euroan eskuratu ahal izango ditue eta ganerakoek 9 euroan.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu