Euskal Herria Zuzenean jaialdiak 20. edizinoko kartela aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-04-28 11:28   Musikea

Lekorneko Garroa gazteluak garagarrilaren 3tik 5era eskainiko dauen egitarauaren aurkezpena izan zan atzo Baionan. Deluxe, Skip & Die, The Coup, Anestesia, Joseba B. Lenoir Gang eta Massilia Sound System taldeek joko dabe EHZ jaialdian, besteak beste. Antzerkia, jantzea, berbaldiak, bertsolariak eta umeentzako jarduerak be atondu ditue. Sarrerak salgai dagoz daborduko.

Urtero lez, danetariko musika eskaintzea batuko da Lekornen, jazza, hip hopa, funka, teknoa, rocka eta abar. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak dagoz kartelean, lehenengoen artean, Anestesia, Skakeitan neta Joseba B. Lenoir Gang, eta bigarrrenen artea, ostera, Deluxe frantziarrak eta The Coup estadubatuarrak, esaterako.

EHrZ lehiaketako irabazleak be igongo dira Lekorneko eszenatokira, hau  da, Il Muro Del Canto, Un Gos Robant, Goliath, Kasernarat eta Kolinga.

Antolatzaileek ez dabe gura EHZ konsumo gunea izatea beste barik, publikoa aktore izan daitekeen jaialdia nahi dabe. Horregaitik, eztabaida guneak antolatu ditue. Garagarrilaren 3an, berbarako, ferminismoa eta sorkuntza artistikoari buruzko mahai-ingurua egingo dabe. Afrikako deskolonizazino prozesuak, Hego Ameriketako mobimentuak eta kapitalismoaren kontrako burruka esperientziak jorratuko ditue, besteak beste. Egitarau osoa, hemen.

Hogei urteotan musikea izan dabe lagun, kulturea izan da euren tresnea, eta jaia euren atxakia. Hiru egunez Euskal Herri ideal batean murgiltzeko aukerea eskaini deutsagu EHZra hurreratze danari. Euskeraz, logo barik, bazterketa barik, ingurumena zainduz, gogoetea proponiduz... Beste festibal batzuek daukie joko komerzialetik ihesi, proiektu bat aurrera eroanez, azaltzen dabe antolatzaileek.

Sarrerak salgai ipini ditue, hiru egunekoa, 55 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu