Ziburuko ikastolea eregiteko erabiliko dabe aurtengo Herri Urratsen batutako dirua

Bizkaie! 2015-04-29 11:16   Euskerea berbagai

Urtero lez Senpereko lakuaren inguruan makina bat euskaltzale batuko dira maiatzaren 10ean, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jai handian. Atxik ikastola bildua lelopean, inoizko diru gehien batu gura dau Seaskak, Ziburuko ikastolea eregiteko, hain zuzen be. Datorren ikasturtean, ganera, hiru ikastola barri zabalduko ditue: Azkarate, Basusarri eta Biriatun.

Herri Urrats aldarrikapen eguna izateaz aparte, ondo pasetako eguna be badala nabarmendu dabe antolatzaileek. Ipar Euskal Herriko ikastolen zeregina autortuteko, guraso, ikasle eta irakasleen lana onartzeko, baina momentu onak pasetako be bada, lagunekaz eta familiagaz. Izan be, Herri Urrats ez da aldarrikapen egun soil bat, ezta euskerea eta euskerazko irakaskuntzea Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan sustatzeko laguntzeko tresna soila.

Ziburuko ikastolearentzat izango da aurten Herri Urratsen jasotako diruaren zatirik handiena. Lurra erosi behar dabe lehenengo, eta ganera isunak ordaindu behar ditue. Seaskako arduradunak pozarren dagoz hurrengo ikasturtean hiru ikastola barri izango dituelako, bi Lapurdin, Basusarri eta Biriatun, eta beste bat Nafarroa Beherean, Azkaraten.

Egitarau bete-betea atondu dabe maiatzaren 10erako. Aurtengo kantearen egile -Niko Etxartegaz batera- Willis Drummond taldeak kontzertua emongo dau Nafarroa gunean. Tadusak, Aire ahizpak, Betagarri, Joxe Replay, Glaukoma, Zezenaren Taldea, Maialen Errotabehere eta Kalakan taldeek be joko dabe Senperen. Umeentzako hiru gune izango dira aurten, goizetik arrastira arte. Jantzak, bertsolariak eta gaztetxuentzako Erronka proba dagoz, besteak beste, egitarauan.

Herri Urratseko kantea entzun gura izan ezkero, hemen.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu