Antonio Maria Lekuona euskal kostunbrismoaren aitzindariaren erakusketea, Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2015-04-29 13:48   Kulturea

Euskal ohiturak 1860an pintetako maisulanaren inguruan atondu dabe Antonio Maria Lekuona (1831-1907) margolari tolosarraren ganeko erakuskeketa Bilboko Arte Eder Museoan. Hamalau lanek osotzen dabe erakusketea, eta bagilaren 8ra arte egongo dira ikusgai.

Antonio Maria Lekuona (Tolosa, 1831 - Ondarroa, 1907) kostunbrismoaren aitzindari lez nabarmendu zan euskal pinturan; eta ospetsua da, ganera, XIX. mendearen bigarren erdian jaiotako artisten irakasle izan zalako hiru hamarkadatan. Haren ikasleen artean, nabarmentzekoak dira, berbarako, Anselmo Guinea, Adolfo Guiard, Manuel Losada, Francisco Durrio, Alberto y Jose Arrue eta Gustavo de Maeztu.

Euskal Herriko zehaztu bako leku bateko erromeria agiri da Euskal ohiturak lanean, jantzariak, eleizea, nekazariak eta abar. Mikel Lertxundi erakusketako komisarioak aurkezpenean azaldu ebanez, Antonio Truebaren poema bat dauka oinarrian eszeneak. Gabriel Guzman izeneko bildumagileak euki dau orain arte hau pinturau, eta orain dohaintzan emon deutso museoari.

Erakusketako katalogoa osotu dau Mitxelenak. Gaztelaniaz kaleratu dabe, papelean. Euskerazko bersinoa museoko webguenan dago irakurgai, hemen.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu