'Jainko txiki eta jostalari hura' lanak barriz batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-27 14:16   Musikea

Alkarregaz egoteko gogoak batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar) proiektuan. Orain hamar urte sortutako Zaharregia txikiegia agian lanaren bide bera segidu dabe, baina guztiz desbardin.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erriberako Merkatuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako argazki historikoak ikusgai

Bizkaie! 2013-11-27 13:11   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan udal programearen barruan, argazkien bitartez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako historia islatzen dauen erakusketea inaugurau dau gaur Erriberako Merkatuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ramon Barea aktore eta zuzendari bilbotarrarentzat Espainiako Antzerki Sari Nazionala

Bizkaie! 2013-11-27 10:28   sariak-autortzak

Antzerkigizon erabatekoa dala nabarmendu dau Espainiako Antzerki Sariko epaimahaiak. Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta produktore bilbotarrak proiektu ugaritan parte hartu dau, eta danetan konpromiso osoa erakutsi dau. 30.000 euro jasoko ditu.

Etxepare Euskal Institutuak Bruselan ospatuko dau Euskerearen Eguna

Bizkaie! 2013-11-27 10:01   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak Bruselan ospatuko dau aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Eguna, joan dan barikuan hasi eta abenduaren 4ra arte ospatuko dan Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programearen barruan antolaturiko ekitaldien bitartez.

Getxoko 30. Eskulangintza Azokeak 21 espezialidadetako 72 saltoki batuko ditu astegoienean

Bizkaie! 2013-11-26 17:30

Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan, merkatal guneaz gan, jarduera ugari egingo dira lehenengo aldiz, besteak beste, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dira eta horreetan artisau ospetsuek parte hartuko dabe. Azokea goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea dobakoa izango da.

Ghibertiren Paradisuko Ateak izango dira Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista

Bizkaie! 2013-11-26 14:30   Kulturea

Lorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Estualdietan sendo... Eutsi goiari!!!

Markues 2013-11-26 13:23   Begi betegarri

'Homo homini lupus', Malenkonia taldearen disko barria

Bizkaie! 2013-11-26 13:21   Musikea

Oñatiko Malenkonia laukoteak hirugarren diskoa plazaratu dau oraintsu, Homo homini lupus. Zortzi kanta batu ditue lan gordin eta ezkor honetan. Gasteizko Parralen aurkeztuko dabe gaur jentaurrean, 20:30ean.

Ana Etxaide omenduko dabe Nafarroako Unibersidadearen Euskal Katedrearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2013-11-26 10:38   sariak-autortzak

Nafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedreak 50 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, hainbat ekitaldi egiten dabilz hilebete honetan. Amaiera ekitaldia zemendiaren 27an izango da. Egun horretan, urte askoan Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrearen zuzendaria izan zan Ana Etxaide irakasle eta ohorezko euskaltzaina omenduko dabe.

Lau urteko etenaldiaren ostean, Kauta taldeak 'Agerre' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-25 17:53   Musikea

Kauta hirukoteak laugarren diskoa argitaratu barri dau, Agerre (Baga-biga). Lau urteko etenaldia izan da, eta gogotsu dagoz diskoa jentaurrean aurkezteko. Daborduko emon ditue zuzeneko batzuk, baina aurkezpen ofiziala abenduaren 7an egingo dabe, Durangoko Plateruena kafe antzokian.

Vivir es fácil con los ojos cerrados

Karolina Almagia 2013-11-25 17:38   Zinema kritikak

Road movie itxurea dauen David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados oso gustura ikusten diran film horreetakoa da. 60 hamarkadan gertatzen da, John Lennon Almerian pelikula bat filmetan egon zan garaian. Javier Cámarak itsusi baina bihotz oneko ingeles irakaslearen papela egiten dau, inork baino hobeto egin be.

'Gabrielen Lekua' sentikaria oinarri dauen disko-liburua aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-25 14:43   Musikea

Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabe Gabrielen Lekua (Erroa argitaletxea) disko-liburua. Ez dogu izen bereko ikuskizun osoa lan barri honetan topauko, baina bai zati batzuk, eta ganera hainbat idazleren artikuluak gehitu ditue, tartean, Amaia Lasa, Paddy Rekalde eta Luigi Anselmirenak.

Euskerea mundiala da

Bizkaie! 2013-11-25 12:25   Euskerea berbagai

Euskerea esparru ez ofizialetan be erabilteko modukoa dala agirian itxi nahi dau #mundiala kanpaineak, eta gaur egungo komunikazino tresnetara egokitzeko kapaz dala be bai. Sare sozialen loraldia aprobetxauta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektauko dituan sarea osotuko dau. Eta horretarako jaio da beren beregi www.mundiala.net ataria, herritarrei txioak bialtzeko konbita egiten deutsen gunea.

Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle

Bizkaie! 2013-11-25 10:28   Bertsolaritzea

Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nicolas Provosten 'Tokyo Giants' lanak irabazi dau 55. Zinebi jaialdia

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-22 14:46   Barriak

Hiltzaile baten, bortxatzaile baten, terrorista baten eta Jakuzako kide baten bideek bat egiten dabe 55. Zinebiko irabazle Tokyo Giants film laburrean. Nicolas Provost zinemagile belgikarraren 23 minutuko lanak jasoko dau iluntzean jaialdiko Sari Nagusia, Arriaga antzokian egingo dan sari-emote ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gernikako Bakearen Museoa 15. urteurreneko ospakizunetan buru-belarri

Bizkaie! 2013-11-22 14:46   kulturbiz

Euskadin eta Espainian bakarra dan Gernikako Bakearen Museoak bere 15. urteurrena ospatzen dau aurten. Horretarako, Gernikako dendari eta merkatarien kolaborazinoagaz milaka dobaneko sarrera bananduko ditu, batez be, Gernikako eta inguruko jenteak museoa bisitetako aukera izan daian.

Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleek erromeria egingo dabe gaur Erriberako merkatuan

Bizkaie! 2013-11-22 11:15   Musikea

Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleek gelak hutsik itxiko ditue gaur barikua, Santa Zezilia egunean. Izan be, Talde instrumentala: fanfarrea irakasgaiko dozena bat ikaslek Erriberako merkatuan erromeria egingo dabe arrastian, 19:00etatik aurrera.

Etxahun Lekue: Entzuleek ondo hartzen dabe bizkaierea eta askok eskertu be bai

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-11-22 10:15   Barriketan

Bertsolaria eta irakaslea

Kaliforniara joandako euskaldunen lekukotasunak batu ditu Asun Garikanok 'Kaliforniakoak (1533-1848)' lanean

Bizkaie! 2013-11-21 17:43   kulturbiz

Orain ia bostehun urte Kaliforniara joandako lehenengo euskaldunek idatzitakoak batu ditu Asun Garikanok Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela) lanean. Esploratzaile eta kolonizatzaile euskaldunen lekukotasunek klimea, paisaia eta bertako tribuen ganeko informazino ugari eskaintzen dabe. Joseba Sarrionandiak idatzi dau berbaurrea.