Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak alkarlanerako hitzarmena sinatu dabe
2015-03-23 13:40 Euskerea berbagaiUrte birako lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Eider Gardiazabal fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe akordioa, eta eurekaz batera izan dira, besteak beste, Idoia Mendia eta Vicente Reyes, PSE-EEko idazkari nagusia eta Prestakuntza eta Kultura idazkaria, hurranez hurran; Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria, eta Adolfo Arejita Iker sailburua.
Urte birako lankidetza hitzarmena sinatu dabe gaur Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak, Bilbon, Akademiaren egoitzan. Eider Gardiazabal fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe akordioa, eta eurekaz batera izan dira, besteak beste, Idoia Mendia eta Vicente Reyes, PSE-EEko idazkari nagusia eta Prestakuntza eta Kultura idazkaria, hurranez hurran; Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria, eta Adolfo Arejita Iker sailburua.
Andres Urrutiaren esanetan, Euskaltzaindia gizartearen zerbitzura dagoan erakundea da. Hain zuzen be, testuinguru horretan kokatu dau gaur sinatu dan hitzarmena: euskerea eta euskal kulturearen alde, Ramoń Rubial Fundazinoagaz alkarlanean jardungo dau Akademia. Eider Gardiazabalen bernetan, euskarearen hedapena eta normalizazinoa helburu dituean hitzarmena sinatu dabe. Eta Idoia Mendiak esan dauenez, gaurko hitzarmenaren benetako balorea bere espirituan dago, hau da, akordio hau bultzatu dauen gogoa da benetan inportantea.
Hitzarmenaren helburua Ramón Rubial Fundazinoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzarako oinarri nagusiak ezartzea da. Euskerea hedatu eta indartzeko jarduerak antolatzea izango da erakunde bien asmoetako bat.
Honeek dira hitzarmenaren lan-arlo nagusiak: Ramón Rubial Fundazinoak eta Euskaltzaindiak alkarri euren ikerketa-funtsen ondarea erabilteko aukerea eskainiko deutsie, euren artxibo eta liburutegiak bere bai; argitalpenen arloan, alkarlana bultzatuko da, eta baterako argitalpenak sustatuko dira; ikerketarako interesgarri izan daitekezan lan batzuk, aurretik argitaratzea pentsau ez arren, adibidez tesiak edo bestelako obrak, beste aldearen esku itxiko dira; erakunde biek lankidetza politikea sustatuko dabe, ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, erakusketak eta sinposioak eginez; eta, Euskaltzaindiak Ramón Rubial Fundazinoari aholkularitza eskainiko deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!