'A Most Violent Year'

Karolina Almagia 2015-03-24 10:37   Zinema kritikak

Tonu hotzean dago filmauta, kutsu mingotsa dauka pelikuleak. Izenburua ikusita eszena bortitzak ikustera joan danak ez dau nahi dauena topauko. Izan be, hemen biolentzia ostenduta dago, ez dago agirian.

- Zuzendari eta gidoilaria: J.C. Chandor
- Interpreteak: Oscar Isaac, Jessica Chastain, Albert Brooks, David Oyelowo, Christopher Abbott, Peter Gerety, Elyes Gabel, Catalina Sandino Moreno, Alessandro Nivola, Ashley Williams, John Procaccino
- Produktoreak: A24 Films / Before The Door Pictures / Washington Square Films / FilmNation Entertainment / Old Bull Pictures
- Generoa: thrillerra, dramea
- Iraupena: 124 min.
- Herrialdea: AEB


Margin Call' film interesgarriaren egile dan J.C. Chandorrek New Yorken kokatutako istorioa kontetan deusku oraingoan, hain zuzen be, 1981ean, uri horren historiako sasoirik bortzitzenean.

Testuinguru horretan, american dream dalakoa buruan daukan etorkin batek bere enpresea aurrera atera nahi dau, mafia eta poderea aurrez aurre euki arren. Gizarte ustela da, eta protagonisteak balore etikoei eutsi nahi deutse, ohoredun gizona da eta. Sekula be atzera egiten ez dauen burrukalaria da. David Goliathen kontra da. Galtzera kondenauta dagoan inozo bat.

Gizon honen ondoan emakume bat dago, Jessica Chastain aktorea, emaztearen papelean. Andrea ez da etxean geratzen dan horreetakoa. Enpresan kargu garrantzitsu bat dauka, eta mafioso baten alabea danez, norbere burua defendiduteko arma guztiak erabiltearen aldekoa da.  Bien arteko beso burrukea intrigearen atal garrantzitsua izango da film honetan.

Tonu hotzean dago filmauta, kutsu mingotsa dauka pelikuleak. Izenburua ikusita eszena bortitzak ikustera joan danak ez dau nahi dauena topauko. Izan be, hemen biolentzia ostenduta dago, ez dago agirian. Sentimentalsunak ez dauka lekurik istorio honetan, ikusleak berak imajnau beharko ditu personaien sentimenduak.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu