Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dabe BBK Sariketako finala
2015-03-24 13:45 BertsolaritzeaGiro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi dau 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martiaren 26an, eguenean, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.
Gaur goizean jokatu da azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan; Uribe Kostako taldeak irabazi deutso Busturialdeari oso alde txikiagaz, eta holan, egueneko finalera sailkatzea lortu dau. Honenbestez, erabagita dagoz 2015ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finalistak: Lea-Artibai eta Uribe Kosta.
Gaur goizean jokatu da aurtengo sariketako azken finalaurrekoa Sopelako Ander Deuna ikastolan;lLehenengoz heldu da Bertsolari Gazteen BBK sariketea Ander Deunara, gainera. Uribe Kostako eta Busturialdeko taldeek kantau dabe, eta etxeko taldea izan da irabazlea.
Gaurko saioan gai-emoilea Olatz Larrinaga Caballero izan da eta ondorengo honeek izan dira bertsolariak:
Gaztetxuetan, 18 urtera artekoetan:
Uribe-Kosta:
Maider Barañano Uribarri
Aritz Landeta Terceño
Unai Mendiburu Valor
Busturialdea:
Eneko Aldana Carrasco
Asier Galartza Garai
Lurdes Ondaro Maiea
Gazteetan, 24 urtera artekoetan:
Uribe-Kosta:
Peio Arondo Barandiaran
Paule Loizaga Legarra
Imanol Uria Albizuri
Busturialdea:
Nagore Beitia Tellaetxe
Mikel Retolaza Etxebarria
Koldo Gezuraga Seijido
Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi dau 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu.
Kontuak kontu, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martiaren 26an, eguenean, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!