Alberto Manguel idazleak ‘Una historia natural de la curiosidad' aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-03-24 09:56   kulturbiz

Gaur, martiak 24, Alberto Manguel idazleak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilboko Azkuna Zentroan: Una historia natural de la curiosidad. Azken barrikuntza narratiboak eta grafikoak egileen eskutik irakurleei hurreratzeko helburuagaz Mediateka BBK-k hilero egiten dituan Aurrez aurre literatura-solasaldietan izango da.

Gaur, martiak 24, Alberto Manguel idazleak bere azken liburua aurkeztuko dau Bibloko Azkuna Zentroan: Una historia natural de la curiosidad. Azken barrikuntza narratiboak eta grafikoak egileen eskutik irakurleei hurreratzeko helburuagaz Mediateka BBK-k hilero egiten dituan Aurrez aurre literatura-solasaldietan izango da.
 
Buenos Airesen jaiotako idazle kanadiarrak Azkuna Zentroan urtero egiten dan Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdiaren seigarren edizinoan hartu eban parte. Orduko haretan, idazle izateko bokazinoa zelan sortu jakon azaldu, eta idazkuntzan jarduteko funtsezkoak izan ziran liburuen barri emon euskun. Orain, Manguelek barriro etorri nahi izan dau Bilbora bere lan barria aurkeztera.
 
Jakin-minak jakin-mina pizten deust, horixe da testuaren abiaburua. Hainbat pentsalari, idazle eta artistaren eskutik, aspalditik gure jakintza bultzatzen dauen estimulua eta, aldi berean, galarazotakoa, ezkutua eta arriskutsua dan horretan barruratzeko tentazinoa izan dana ikertzen dau: zergaitik? Bidaietan gidariak izatea erabagi eban Dantek legez, Alberto Manguelek Dante hautatu dau bere ibilaldirako gidari moduan, eta Dantek Komedian egin zituan galderak asko laguntzen deutsie bere galderen ibilbidea zehazteko.
 
Alberto Manguelen liburu barriaren aurkezpena arratsaldeko 19:00etan hasiko da Azkune Zentroko Bastida aretoan (. Sarrera librea izango da baina gonbidapenagaz (Infopuntuan jaso behar da).
 
 
Kontu kontari

Kontu Kontari umeen aisialdiko beharrizanez arduratzeko kultura-programea da. Igazko zemendiaren 22tik martiaren 29ra izango da, astegoien guztietan, arratsaldeko 17:30etik 19:30era. Programearen funtsezko edukia liburura eta irakurketara hurreratzea da, beste hainbat kultura-proposamen osogarrigaz batera. Sarrerea librea da. 0 eta 6 urte bitarteko umeentzako ekimenak izaten dira baina nahitaezkoa da persona heldu bategaz joatea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu