Rosa Maria Sarda 2015eko Ohorezko Max Saria
2015-03-25 13:05 KultureaBizitza luze, oparo eta sari zein errekonozimenduz betea daroa antzerkigintzan eta zinemagintzan Bartzelonan 1941ean jaio zan artisteak. Bokazinozko jarrera autodidaktikoa izanik, hogeita lau urtegaz lehenengo aldiz taularatu zanez ez ditu oholtzak baztertzerik izan, antzerki, zinema, telebista baita zuzendaritza proiektuetan be lan egin izan dau.
2015eko Ohorezko Max Saria Rosa Maria Sardak jasoko dau gaur, martiak 25, Arte Eszenikoen ekimenaren antolakuntza taldeak aditzera emon dauenez; erabagia aho batez hartu dau epaimahaiak. Antzezle katalanak pozik hartu dau barria, saria lanbide kideren aldetik datorren neurrian, atseginagoa dala gaineratuz.
Bizitza luze, oparo eta sari zein errekonozimenduz betea daroa antzerkigintzan eta zinemagintzan Bartzelonan 1941ean jaio zan artisteak. Bokazinozko jarrera autodidaktikoa izanik, hogeita lau urtegaz lehenengo aldiz taularatu zanez ez ditu oholtzak baztertzerik izan, antzerki, zinema, telebista baita zuzendaritza proiektuetan be lan egin izan dau.
Rosa Maria Sardaren aurretik Ohorezko Saria jaso daben batzuk dira ondokoak: María de Ávila (2014); Ana Diosdado (2013); Julia Gutiérrez Caba (2012); José Monleón (2011); Josep Maria Benet i Jornet (2010); Miguel Narros (2009); Víctor Ullate (2008); Fernando Arrabal (2007); Pilar López (2006); José Rodríguez Méndez (2005); Francisco Nieva (2004); Alfonso Sastre (2003); José Tamayo (2002); Antonio Gala (2001); Adolfo Marsillach (2000); Antonio Buero Vallejo (1999) edo Madrilgo Zartzuela Antzokia (1998).
XVIII. ospakizuna Bartzelonan, maiatzaren 18an
Arte Eszenikoen Max Sarien antolakuntza batzordeak XVIII. edizinoaren 22 kategoriatan lehiatuko diran lehiakideak ezagutarazo zituan oraintsu. Danetara, 109 ikuskizun hautatu ditue. Arte Eszenikoen edizino barriaren ospakizuna Bartzelonan izango da aurten, urtero legez SGAE Fundazinoaren eskutik, maiatzaren 18an. Barcelona Arts on Stage Aretoak hartuko dau Antzerki eta Jantzearen profesionalek ospatzen daben jai eta sari emotearen lekukoa. Emonaldiaren zuzendaria Esteve Ferrer autore eta aktorea izango da. Honen eskutik jasoko dau Sardak aurten egokitutako ohorea.
Bartzelonak Max Sarien jaialdia beregan hartzen dauen hirugarren aldia da honakoa. Hautagaien izenak martiaren 18an ezagutarazo zituen arren, berez, prozesuaren azken fasea pasa dan irailaren 16an hasi zan, aurkezten diran lanetarako epea zabalduz. Epe hau zemendiaren 30ean zarratu zan eta danetara 198 ikuskizun aurreikusi ziran. Talde antolatzaileak adostutakoaren arabera, aintzat hartzen dira 22 kategoria, igazko 19gaz alderatuz. Errepartoko Aktore Onenari Saria (gizonezkoa eta emakumezkoa) eta Jantza talde edo Interprete bakarlari Onenari Saria gehitu ditue. Horreekaz batera dagoeneko baziran bereziak be aitagai: Ohorezko Max Saria (martiaren 25 honetan jakinarazo dana), Max Afizionatua eta Arte Eszenikoen aldeko Kontribuzinorik Onena Saria. Finalista guztiak apirilaren 22an ezagutuko dira.
Aurreko edizinoetako aukera eta arau sistema tradizionala barriztea erabagi zan 2013ko zemendiaren 9an. Ordutik dago indarrean aitatu araudi barria. Araudi horrek Jon Brossa (1919-1999) gogoratuak diseinautako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eroateko aukerak edo kategoriak arautzen ditu, besteak beste. Helburua da sari integratzaileak bilakatzea, hau da, hautagaien pisua eta parte-hartzaileen arteko bardintasuna aintzat hartzen dituen sariak bideratzea.
1998tik, Arte Eszenikoen Max Sariak SGAE Fundazinoaren eta SGAE beraren ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein jantzako profesionalentzako onespen handiena dira, lankideak eurak diralako hautesleak. Aurreko edizinoak Sevillan, Bilbon, Bartzelonan, Guadalajaran, Zaragozan, Vigon, Valentzian, Madrilen eta Kordoban egin izan dira. Hain zuzen be, Max sariak deszentralizautako eta kokapen finkorik bako sariak izatea da helburua, horixe bera dalako antzerki-munduaren berezko izaerea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!