Los Bichos taldeak Oihuka zigiluagaz grabautako bi albumen berrargitalpen bermasterizatua egin dabe
2015-03-25 10:05 MusikeaElkar diskoetxearen eskutik, Los Bichos talde nafarraren Color Hits(1989) lehenengoz argitaratu da CD formatuan; bertan sartu dira, era berean, taldearen lehen ep-an, Anita Latigazo izenekoan agertu ziran 3 abestiak. Bigarren diskoa, taldearen azkena, barriz, In Bitter Pink izenburukoa da. Denboraz kanpoko bi album dira, moda eta etiketen gainetik iraun dabenak, gaurkotasun-izpirik galdu barik.
Elkar diskoetxearen eskutik, Los Bichos talde nafarraren Color Hits (1989) lehenengoz argitaratu da CD formatuan; bertan sartu dira, era berean, taldearen lehen ep-an, Anita Latigazo izenekoan agertu ziran 3 abestiak. Bigarren diskoa, taldearen azkena, barriz, In Bitter Pink izenburukoa da. Denboraz kanpoko bi album dira, moda eta etiketen gainetik iraun dabenak, gaurkotasun-izpirik galdu barik.
Color Hits (1989)
1989ko udan argitaratua, Josetxo Ezponda parebakoaren zelebrekeria eta neurribakotasunen inguruan osotutako taldearen printzipio-deklarazinoa da. Disko honetan, lehenengo olatuko punka bizi izan eban gazte batek debuta egin eban. Izan be, Josetxok Tensión taldea osotu eban 1978an, eta idea hori garatu eben apurka apurka, harik eta 1987an ezin hobeto etorken generoa eta izena topau eben arte: Los Bichos.
Color Hits diskoan benetan garrantzia dauena da garai haretan ahaztuta egozan ikono, soinu eta estetikei egindako erabateko maitasun-autormen baldintzabakoa dala. Color Hits izan zan, eta gaur egun da, inoiz argitaratutako debut harrigarrienetako bat.
In Bitter Pink (1991)
Color Hits atera ostean, bi urteko itxaronaldiaren ostean, taldea desagertzeko zorian egoala, In Bitter Pink album bikotxa etorri zan. Jean Phocasegaz grabautako diskoa izan zan eta inglesez kantautakoa. Rockdelux 223 aldizkarian, XX. mendeko 100 album nazionalen artean, 76. postuan kokatu eben aitatu diskoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!