Galdutzat emoten zan 'Gure sor lekua' euskerazko lehen filma topau dau Josu Martinez UPV/EHUko ikerlariak
2013-12-02 12:03 BarriakGure sor lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten dauen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinau zan Hazparnen (Lapurdi), bertakoa zalako zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zan, egilearen berbetan, Sor Lekua iruditan íkusíz hareen herrimina arintzeko asmoz.
Peio Gutierrezen Abuztua lanak irabazi dau film onenaren saria Lekeition
2013-12-02 10:33 BarriakAntolatzaileek adierazo dabenez, inoizko edizinorik arrakastatsuena izan da aurtengoa, euskeraz eginiko 54 lan erakutsi dituelako egunotan; horreetatik 52 izan dira lehian (hemeretzi profesionalek egindakoak, eta 24, barriz, amateurrek sortuak).
William A. Douglass: 'Zentzu askotan, euskal kulturea sakonago bizi izan dot kultura amerikarra baino'
2013-12-02 10:12 BarriketanArgizaiola saria 2013
Sustrai Colinak irabazi dau Maule-Lextarreko saioa eta erabagita gelditu da finaleko zortzikoa
2013-12-02 09:33 BertsolaritzeaAzken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.
Alex Sardui kantariak 'Esan eta egin' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau
2013-11-29 14:46 KultureaEz dogu lastorik topauko Alex Sarduiren Esan eta egin (Baga-biga) nobelan, mezu zuzen eta gardena dauka liburuak Gatiburen diskoek lez. Lagunen arteko fideltasuna dau ardatz 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioak. Hamalau urtetik aurrera irakurleei zuzendutako lana da, hiztegi barik irakurteko.
Bizkaia, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat
2013-11-29 14:42 Euskerea berbagaiDatozen asteotan berrehun kultur eta aisialdirako ekintza baino gehiago eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskerea kalera atara eta daukan aberastasuna ikusarazotea.
Nazinoarteko egileen 40 film proiektauko ditue Bilbao Mendi Film Festival jaialdian, abenduaren 13tik 22ra
2013-11-29 14:29Euskadin betidanik egon da mendirako zaletasuna, aitatu dau Eduardo Martinez jaialdiko presidenteak. Martinezek azaldu dauenez, 9.400 leku egongo dira guztira lehiaketako pelikulak ikusteko. Euskalduna Jauregian, BBK Salan eta Alondigan proiektauko dira. Martinezek aurreratu dauenez, 27 herrialdetatik etorritako 40 film lehiatuko dira.
Barre-algarak Myanmarreko erregimenaren kontra
2013-11-29 14:14 BidaideMoustache Brothers zuzenean ez badozuz ikusi ezin esan Mandalayn egon zarenik. Handinahiko eslogana izan daiteke kontuan hartuta aitatu komiko taldearen emonaldiak Myanmarreko bigarren uri garrantzitsuenean, jausteko zorian dagoan bizitegi-auzo bateko garaje ugerdoan izaten dirala. Edozelan be, bibotearen anaiok uriko ikur bihurtu dira.
J. M. Coetzeeren 'Jesusen haurtzaroa' nobela barria euskeratu dau Aritz Gorrotxategik
2013-11-29 11:52 KultureaThe Childhood of Jesus J. M. Coetzee Nobel saridunaren nobela barria da, aurten argitaratua. Aritz Gorrotxategik euskeratu dau, Jesusen haurtzaroa (Meettok). Itsasoak zeharkatu ostean, lurralde barri eta ezezagunera ailegau barri diran Simon eta David izeneko personaien istorioa kontetan dau.
Harrizko txalapartearen doinuz osotu dau Oreka TX taldeak 'Silex' lan barria
2013-11-29 10:25 MusikeaSilex (Txalapart) disko barria aurkeztu dau Oreka TX taldeak. Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Mikel Ugartek harrizko txalapartea estreinau dabe oraingoan. Taldearen hirugarren lana da.
Beste sei hizkuntzatan itzulita aurkeztuko dabe Linguae Vasconum Primitiae abenduaren 3an
2013-11-29 10:22 KultureaEusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskeraz inprimidu zan lehen liburuaren edizino barri bat aurkeztuko dabe abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, txinerara, arabierara, kitxuerara, errumanierara, katalanera eta galegora eginiko itzulpenakaz.
Idiazabal gaztaia munduko onenen artean beste behin
2013-11-28 17:35 Jan edanakIdiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deiturako 25 gaztandegiek arrakasta handia lortu dabe beste behin nazinoartean, izan be, 32 domina irabazi ditue Birminghamen egindako munduko gaztai txapelketa garrantzitsuenean.
'Euskarak 365 Egun' ekimena Euskal Herriko 32 herritara zabalduko da
2013-11-28 14:48 Euskerea berbagaiEuskaltzaleak plazara urteteko deia egin dau gaur Topaguneak Bilbon, Euskarak 365 Egun ekimenaren bidez. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatu dabe ekimena Topagunea osotzen daben Euskal Herri osoko 32 euskaltzale alkartek.
Kartzeletan egindako idazlan eta marrazkiak argitaratu ditu, beste urte batez, Ataramiñek
2013-11-28 14:35 KultureaBilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.
Arrate Mardaras abadiñarrak 'Pendrive' bere lehenengo liburua kaleratu dau
2013-11-28 11:37 KultureaMaitasuna dabe ardatz Arrate Mardaras abadiñarrak Pendrive (Susa) liburuan batu dituen bost ipuinek. Historiako hainbat sasoitan kokatu ditu istorioak, danak Euskal Herrian bertan. Hauxe dau lehenengo liburua.
Euskaltzaindiak osoko bilerea egingo dau barikuan Zarautzen
2013-11-28 10:22 kulturbizZemendiaren 27an, ehun urte bete dira Inazio Eizmendi Basarri bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zala, eta mendeurrena dala-eta, urte osoan zehar Basarriren omenezko ekitaldi batzuk egiten dagoz, Zarauzko Udalaren eta Montxia Bertso Eskolearen ekimenez.
Joseba Tapiak 'Tximela kapitainaren izarrak' diskoa argitaratu barri dau
2013-11-28 10:21 MusikeaLuis Rezola Arana 36ko gerran gudari izandako kapitai tolosarraren bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, gitarrea lagun, Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren bibolina) diskoan. Danetara, 18 kanta ditu behar barriak.
Aingeru Epaltzak 'Gure Jerusalem galdua' nobelea aurkeztu dau
2013-11-27 17:16 KultureaOrain hamaika urte hasitako Erresuma eta Fedea trilogiako azkenengo liburua da Aingeru Epaltzak argitaratu barri dauen Gure Jerusalem galdua (Elkar). Gerra odoltsuak eta maitasun sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizinoak, konspirazinoak ditu osogai idazle iruñearraren nobeleak.
Hasier Agirrek irabazi dau Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea
2013-11-27 16:45 kulturbizHasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.
Kulturgintzea sustatzeko, erakundeek zelan lagundu behar daben aztertu dabe Bilbon
2013-11-27 14:25Egun osoan egiten dabilz berbaldi eta mahai-inguru ugari, Euskal Kulturgintzea XXI. mendean izenburupean, Bilbon Fundazinoak daukan egoitzan. Artearen esparruko konbidauak eta erakundeetako ordezkariak, Euskal Herrian egiten dan kulturea zelan bultzatu eta sortzaile eta instituzinoen arteko hartu-emonak zelan gauzatu aztertzen dabilz.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...