11 urte geroago, Prestige auzian ez dago errudunik, hau da hau eskandalua!!!
2013-11-14 09:47 Begi betegarriGetxoko Manga Azokea, zemendiaren 16an eta 17an
2013-11-13 17:47 KultureaManga Azokeak ekialdeko komikia Getxoraino ekarriko dau aurten be. Zapatu-domekan, zemendiaren 16an eta 17an, Areetako Geltokia plazako karpan berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta lehiaketak izango dira aukeran.
'Gasteizko Toponimia IV, Langraiz' liburua aurkeztu dabe Gasteizen
2013-11-13 17:45 kulturbizArabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken asmoa gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.
Mikel del Rio eta Augusto Aliseda artista gazteen lanak ipini ditue Batzar Nagusien erakusketa aretoan
2013-11-13 14:29 KultureaArte Eder ikasketak amaitu barri ditue EHUn Mikel del Riok eta Augusto Alisedak eta, belaunaldi barrien lanaren erakusgarri, Bilbon, Batzar Nagusien egoitzan, erakusketea ipinteko aukerea emon deutsie. Abenduaren 13ra arte, bederatzi kuadro egongo dira ikusgai.
Euskerearen erronkak aztergai, Bilboko Goaz museoan
2013-11-13 13:59 Euskerea berbagaiSabino Arana Fundazinoak antolatutako Euskerearen desafioak lan-jardunaldiak hainbat aditu eta profesional batu ditu gaur Bilboko Goaz museoan. Euskerearen oraina eta etorkizuna izan ditue berbagai. Euskal kulturgintzea XXI. mendean izeneko jardunaldien barruan antolatu dabe topaketea.
Pedro Hilarion Sarrionandia fraile frantziskotarra omenduko dabe domekan, Garain
2013-11-13 12:12 kulturbizGaraiko Udalak eta Gerediaga alkarteak Pedro Hilarion Sarrionandia Linazari omenaldia egingo deutso domekan, hilak 17, haren heriotzearen 100. urteurrena dala eta. Gazterik frantziskotarren ordenako fraile sartu zan eta Galizia eta Andaluzian ikasketak egin ostean, Maroko aldeko misinoetara joan zan. Berau da Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaren ardatza.
Futbol entrenamenduak euskeraz planifiketako Kimet Planning software informatikoa aurkeztu dau Getxoko Udalak
2013-11-12 17:48 Euskerea berbagaiProiektuak futbolari buruzko formakuntzea eta euskerearen normalkuntzea batzen ditu, entrenatzaileentzat oso baliogarria izan daitekeen materiala eskainiz. Kalidadezko materiala da eta batzuetan txikien mailetan hori eskasa izaten da eta honegaz sustatzen dogu egunerokoan euskerearen presentzia.
Glaukoma boskoteak 'Vol. 2' bigarren diskoa aurkeztu dau
2013-11-12 17:07 MusikeaJaponiatik bueltau barri, laster da etxean be martxan Glaukoma talde gipuzkoarra. Lasarteko Zulo aretoan aurkeztuko dabe jentaurrean Vol. 2 (Bonberenea ekintzak) lan barria barikuan, zemendiaren 16an.
UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloetako laguntzak erabagi ditu
2013-11-12 14:20 kulturbizMikel Laboa Katedrearen helburuetako bat da Laboaren beraren lana, euskal folklorea eta gaur egungo arte-adierazpenak aztertzea. Horren haritik, aitatutako diru-laguntzinoak banatu ditu aurtengo ekitaldian.
Cro!, Sanctrum eta Las Casicasiotone, Bilbo Hiria 25. Pop Rock Lehiaketako irabazleak
2013-11-12 10:55 Musikea
Astegoienean jokatu dira Bilbo Hiria 25. Pop Rock Lehiaketako finalak. Cro!, Sanctrum eta Las Casicasiotone taldeek irabazi dabe, Pop Rock, Metal eta Beste Joerak kategorietan, hurranez hurran.
Diseinatzaile onenak Bilbon B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festivalaren barruan
2013-11-12 10:47 jardunaldiakMilango Triennaleko zuzendari Arturo Dell’Acqua eta Made in Japan lanaren egile Naomi Pollock izango dira B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival ekimenean parte hartuko daben hamar hizlarietako bi; Bilboko Alondigan izango da zemendiaren 13an eta 14an.
Rock eta jazz doinuak, Jexuxmai Lopetegiren 'Errekan gora' behar barrian
2013-11-12 09:50 MusikeaJexuxmai Lopetegiren seigarren diskoa da Errekan gora (Baga-biga). Hamalau kanta barri batu ditu musikari zarauztarrak, eta rocka nagusi izan arren, jazz doinuak be gehitu ditu.
50 musika emonaldi baino gehiago izango dira Durangoko Azokan
2013-11-11 17:13 MusikeaDurangoko Azokeak 50 zuzeneko baino gehiago eskainiko ditu bi gunetan: Ahotsenean eta Plateruenan. Musikea izango da, beraz, 48. edizinoaren eskaintza nagusienetakoa, estilo askotariko euskal bakarlari nahiz taldeen kontzertuakaz.
Guy Delisle, Bryan Talbot, Jan eta Alfonso Zapico, Getxoko XII. Komiki Azokan
2013-11-11 14:49 KultureaGetxoko Komiki Azokearen hamabigarren edizinoa zemendiaren 22tik 24ra egingo da, Areetako Geltokia Plazan. 62 salmenta leku, bederatzi erakusketa, hainbat aurkezpen, mahai-inguru eta tailerrek osotzen dabe aurtengo egitaraua.
Hemen da 'Liburutekia' jardunaldien bigarren edizinoa
2013-11-11 14:44Liburutekiaren helburua kultura arloan teknologia barriak erabilteko gakoak ezagutarazotea da. Edizinoaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz berba egingo dabe: formatu barriak, Internetek narrazino-diskursora ekarri dituan aldaketak, irakurteko sistema barriak, etab.
'Tots volem el millor per a ella'
2013-11-11 13:51 Zinema kritikakFilm soila, baina dotorea; merkea, baina betea. Eszena bakan eta artifizial batzuen erruz (eta senarraren papel ahulagaitik), ez da pelikula biribila. Baina kontuan hartuta kontetan dauena ez dala bape erraza, Mar Collen maisutasuna begien bistakoa begitandu jaku.
Durangon merkatari nahiz bezeroek gaztelaniaz berba egiteko ohiturea dabe
2013-11-11 11:52 Euskerea berbagaiInkestea erantzun dabenen % 68k beti edo gehienetan gaztelania erabilten dau komunikazinoetan, eta % 14k besterik ez euskeraz. Datuok argi erakusten dabe, gaur egun gaztelaniaren erabilereak egoera hegemonikoa bizi dauela Durangoko kaleetan.
Ken Zazpik eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kalean dabe alkarregaz egindako diskoa
2013-11-11 11:33 MusikeaKlasikat bildumeak emoitza barria dauka, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpik alkarregaz grabautako lana. Urte bi emon ditue beharrean, eta ez da lan erraza izan batak bestearena ulertzea. Ken Zazpiren hamaika kantak osotzen dabe diskoa, eta hiru barriak dira. Abenduan bost zuzeneko emongo ditue.
Naiara Billalabeitia: 'Trikitixeak dakarren kultura osoa sustatzen dogu'
2013-11-11 10:40 BarriketanBizkaiko Trikitixa Alkarteko ordezkaria
Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak hurrengo finalaurrekoetarako sailkatu dira
2013-11-11 10:11 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...