Elena Ferranteren 'Adiskide paregabea' nobelea plazaratu dau Igelak

Bizkaie! 2015-03-10 12:02   Kulturea

Fernando Reyk euskeratu dau Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehenengo nobelea, Igela argitaletxearen eskutik. Lila eta Lenu auzo pobre bateko neskatoen istorioa kontetan dau liburuak.

Elena Ferrante ez da egilearen benetako izena, ezizena edo da, inork ez daki nor dan. Ez da inoz jentaurrean agertu eta ez dau alkarrizketarik emon be, idatzi erantzundakoak izan ezik. 1992an atera eban lehenengo liburua. Adiskide paregabea 2011n argitaratu eban.

50eko hamarkadako Napoli ezagutzeko bidaia da eleberria. Lila eta Lenuren adiskidetasuna, umezaroa eta nerabezaroa azaltzen ditu egileak. Orduko gizartea, ezaugarriak eta baloreak ezagutzeko aukerea emoten dau. Etorkizunari buruzko erabagiak norberak baino gurasoek hartzen zituen sasoian, Bigarren Mundu Gerraren ondoko Italian, adiskidetasun estu eta bitxia da neskatxi biena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu