Arratia/Txorierri taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

Bizkaie! 2015-03-10 16:16   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketea Igorren. Gaur, Arratia/Txorierri eta Bilboaldea taldeak izan dira aurrez aurre kantuan, Igorreko institutuan. Irabazlea, 393 puntugaz, Arratia/Txorierri taldea izan da; 364 puntu lortu ditu Bilboaldeak.

18 urtera artekoetan, Bilboaldetik Markel Baroja Laitak, Enare Muniategi Etxabek eta Mikel Aiartzaguena Bravok kantau dabe; Arratia/Txorierri taldean, ostera, Leire Amenabar Larrañagak, Lur Ziarrusta Intxaurtzak eta Jon Larrabide Fuldainek.

24 urtera artekoetan, Arratia/Txorierri taldean, Malen Amenabar Larrañagak, Irati Astondoa Zuluagak eta Illart Gumuzio Larrazabalek parte hartu dabe; Bilboaldetik, ostera, Andere Molinuevo Martinek, Peio Molinuevo Martinek eta Iker Garitagoitia Astigarragak.

Gaurko saioko aurkezlea Arrate Gaztelu Agirre izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Miriam Juaristi eta Beñat Romerok osotu dabe.

Lehenengo kanporaketea irabazita, bigarren fasera pasauko da Arratia/Txorierri taldea, eta martiaren 18an Lea-Artibairen kontra jokatuko dau Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean.

BBK sariketako hurrengo kanporaketea bihar goizean jokatuko da, Zallako Mimetiz herri ikastetxean, 10:00etan.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu